Prentsa-Bideoak

Manu Azkareteren askatasunaren aldeko adierazpena aurkeztu zuten pasa den larunbatean

Manu Azkarate, larriki gaixorik dagoen euskal preso tolosarraren askatasuna eskatzeko adierazpena aurkeztu zuten hainbat herritar ezagunek

ADIERAZPENA

LARRIKI GAIXORIK  DAUDEN PRESOAK ASKATU! MANU ETXERA!

Gibelaren inguruan dagoen Porta zainean duen kabernoma (tumorazio antzeko zerbait, baina ez da txarra) da Manu Azkaratek duen gaixotasuna. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.

Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.

Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Manuren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.

1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere arriskua saihetsezina da.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.

Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagaitik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon.

Larriki gaixorik dauden presoen kasuan, Manuren kasua tarteko, beraien bizia arriskuan dago, oso larri daude, eta premiazkoa dute askatasuna, ondorio larriagorik gerta ez dadin. Kartzelako berezko baldintzak oso gogorrak dira eta barruan ezin dute tratamendu egokirik jaso, horregatik lehenbailehen etxean behar dute.

Giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotako bizitza eskubidea urratzen du Espainiako eta Frantziako kartzela-politikak; ez da zilegi gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan edukitzea.

Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude, pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere. Eta horiexek defenditzen jarraituko dugu.

SINATZAILEAK


  • Javi Hernando (famili-medikua)
  • Iñaki Arratibel (kirol-medikua)
  • Alhoa Karrera (famili-medikua)
  • Xabier Mitxelena (famili-medikua)
  • Mikel Belloso (famili-medikua)
  • Alberto Izagirre (kardiologoa)
  • Iñaki Artola (pelotaria)
  • Eugenio Lopetegi (ibarra sokatira lehendakaria)
  • Patxi Renobales (Intxurre futbol)
  • Ainhoa Artolazabal (txirrindulari ohia)
  • Martxelo Otamendi (kazetaria)
  • Enrike Rubiños “Vendetta” (musikaria)
  • Jon Arruabarrena (musikaria)
  • Aiora Zulaika “pirritx” (pailazoa)
  • Kike Amonarriz (aurkezlea)
  • DJ Bull (diska jartzailea)
  • Elixabete Nosellas (dantza)
  • Oihana Iguaran (bertsolaria)
  • Julen Telleria (aurkezlea)
  • Laida Zubillaga (LAB)
  • Juan Mari Arozena Lopetegi (barku kapitaina, jubilatua)
  • Joxe Luis Arzallus (preso ohia)
  • Axun Lasa (Joxean Lasaren arreba)
  • Cristina Iruretagoiena (Luis “Suni”ren arreba)
  • Jose Inazio Goikoetxea “Fiti” (preso ohia)

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


sare-bideoa

Intervención de Ibarretxe en una charla de Sare

Como hiciera hace algunos meses en Gasteiz, el que fuera lehendakari entre 1998 y 2009 Juan José Ibarretxe ha participado en un acto de la red Sare en Hondarribia.

[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/mediateca/video/intervencion-de-ibarretxe-en-una-charla-de-sare" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-video" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Bideoa ikusi[/otw_shortcode_button]

Egilea: Naiz


De la solidaritat al compromís

EH-ko lagunek crowfunding kanpaina abiatu dute azkeneko operazio polizialean Guardia Zibilak Sarek urtarrilak 10ean bildutako dirua eraman eta gero. #SAREAGARA!