Entzun, gogoeta egin eta ekin

Arantza Aldezabal | 2015/05/19 |

Entzuten jakitea, eta entzuteko prest egotea, bizikidetza paketsurako ate guztiak irekitzen dituen giltza da, elkar ulertzeko oinarrizko baliabidea, norberaren etxetik hasita maila sozialeko eremu guztietaraino. Denak gara ezberdinak, desberdin sentitzen eta pentsatzen dugu, norberak izan dituen esperientziek baldintzatzen dituztelako geroko bizipenak ere. Baina, halere, elkarrekin bizitzeko gai gara.