Euskal presoen gaian izan diren azken mugimenduen inguruan ikuspegia partekatzera etorri gara. Zentzu horretan, EPPK euskal presoen kolektiboak aurrera daraman eztabaida, eta publiko egin duen dokumentua nabarmendu beharrean gara. Sarek baikorki baloratzen baititu gatazkaren konponbidean urratsak ematera begira bideratuak diren ekimen guztiak.

Presoen eztabaidarako dokumentuak, aurrera egiten jarraitzeko, norabide zuzenean urratsak ematen jarraitzeko borondatea, egon badagoela adierazten du. Baina kontziente izan behar gara, egun arte eman izan dituzten urrats guztiek, ezezko erantzunak besterik ez dituztela jaso.

Horregatik,  euskal jendartea, mobilizazioaren bidez, bidelagun izan behar da. Urruntze politikarekin amaitzea, larriki gaixorik daudenen edota zigorren batuketa gehituz kalean behar luketenen askatasuna lortzea, eta azkenik, 7/2003 salbuespen legeak suposatzen duen harresi handia eraitsi eta indargabetzea, bermatuko duena.

Zentzu horretan, urraketen eskenatoki hau, bake eta elkarbizitza eskenatoki batekin gainditu nahi dugun ororentzat, urtarrilak 14a data garrantzitsua da egutegian.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare