Sare herritarretik, jatorri eta sentsibilitate ezberdinetako pertsonen deialdiari ahotsa jartzeko gonbidatu gaituzte. Hemen gaudenoi helburu bakarrak batzen gaitu, gure jendarteak bake eta elkarbizitza eskenatoki baterantz aurrera egitea.

Gure herrian egon diren biolentzia ezberdinen biktimak gara. Lehen pertsonan sufritu dugu, eta horregatik, ez dugu nahi, beste inork guk sufriturikoa sufritzerik.

Horregatik gaude hemen, ez errepikatzea bermatu asmoz, eta gure apaltasunetik konpondu gabeko zereginetan lagundu asmoz.

Eta horietako bat, giza eskubide guztiak errespeta daitezela da, preso diren pertsonenak ere. Urrunketa politika, larriki gaixorik diren presoen egoera, zigorren batuketa eza… beraien eskubideak errespetatzen ez direnaren adierazleak dira.

Hemen gaudenetako batzuek, gure izenean ez esanez abiatzen genuen, ideologia eta sentsibilitate, lan arlo, ekimen kultural edota sozial ezberdinetako pertsona ezberdinen 2016ko urtarrileko manifestazioan parte hartzea deitzen zuen dokumentuaren irakurketa.

Aurten, indar gehiagoz ahal bada, berriro esaten dugu. Eta horregatik, gutako bakoitzak SALATZEN DUT esanaz urrats bat aurrerantz egin dugu.

Gure alboan gaur hemen daudenak, azken egunetan urtarrilak 14ko Bilboko manifestazioari babesa azaltzen egon direnetako pertsona multzoaren ordezkaritza txiki bat dira.

Gu guztiok euskal jendartekoak gara, eta ez dugu nahi jendartearen gehiengo zabal batek dituen bake eta elkarbizitza nahiei entzungor, eta giza eskubideak urratzen jarraitzeko apustu egiten duen politika honekin gure izenean jarraitzerik.

Horregatik, ozen eta garbi diogu, gure izenean mendekuzkoa den eta preso dauden pertsonen nahiz beraien senideen eskubideen urratzaile argia den espetxe politika bat mantentzea nahi dutenen aurrean altxatzen gara.

ETAk, aldebakartasunetik, bere bortxazko ekinbidea alboratzea erabaki zuenetik bost urte baina gehiago pasa direnean, gure ahotsa altxatu eta euskal jendarteari, baina baita alderdi politiko eta instituzioei ere, adierazi nahi diegu, zauriak ixten lagun gaitzakeen elkarbizitzarantz urratsak ematea eta modu honetan, gure herriko emakume eta gizonek konponbide eta bakerantz aurrera egitea, oztopatu nahi duen konfrontazioan oinarrituriko jarrera politikoa salatzen dugula.

Euskal presoen kolektiboari hogeita zortzi urteetan zehar urruntze politika ezarri ondoren, euskal jendartearen gehiengo handi baten borondateari eta beraien senideen kolektiboak pairatzen duen sufrimenduari amaiera emateko eskaerari, espainiar Gobernuak hamaika bider entzungor egin izan ondoren, Sare herritarrarekin bat egiten dugu traba oztopatzaileak mugitzearen beharrean. Gainera, senideen kolektibo hau ez da inoiz epaitu eta zigortua izan inongo delituarengandik, baina beraiek dira zuzenean espetxe politika honen ondorioak pairatzen dituztenak.

Egoera honen aurrean, Salatzen Dut esanaz gure ahotsa altxatzen dugu.

Ez dugu isilik geratu nahi, ez dugulako nahi inork gure isiltasuna bake nahiarekin, edota hautsitako hainbeste zubi berreraikitzearekin zer ikusirik ez duten konfrontazio mantentze, jarrera eta politikekin, ados egote gisa ulertzerik.

Guzti honengatik, hurrengo urtarrilaren 14ean, Bilboko kaleak berriro beteko ditugu. Ez dugulako gure izenean inork, pertsona, instituzioek edota gobernuek, zigor injustu eta gizagabeak ezartzen jarraitzerik nahi.

Hau guztiontzako deialdia da. Giza Eskubideen defentsa, giza eskubide guztiena, alderdikerien eta ideologien gainetik dagoela uste dutenentzat.

Zure babesa eskatzen dugu. Zure partaidetza manifestazioan. Hainbeste biolentziek eragindako sufrimendua ahaztu gabe, guztion artean sufrimenduari ateak ixten, eta esperantza eta elkarbizitzari irekitzen lagundu behar diogulako.

Datorren urtarrilaren 14ean, egin bidea gurekin.

ATXIKIMENDUAK


  1. Abancens, Nerea – Futbol jokalaria
  2. Alias, Nerea – Aurkezlea
  3. Alegria, Ugaitz – Aktorea
  4. Amezaga, Arantza – Idazlea
  5. Anari – Musikaria
  6. Añua, Javier – Abokatua
  7. Andonegi, Teresa “Tessa“ – Aktorea
  8. Andueza, Jon – Idazlea
  9. Aramburu, Mikel – Errealeko jokalari ohia
  10. Aristegi, Maite – EHNE sindikatua
  11. Ariznabarreta, Txutxi – Independentistak Sarea
  12. Arranz, Dani – Bizkaiko gobernadore zibil ohia
  13. Arrieta, Félix – Politologoa
  14. Arrilaga, Joseba – Txalapartaria
  15. Arroitajauregi, Maite – Musikaria, Mursego
  16. Arzallus, Amets – Bertsolaria
  17. Atxa, Bego – Abokatua
  18. Bachuel  – EHko kolonbiarren kolektiboa
  19. Barandiaran, Juan Daniel – Abokatua
  20. Beato, Eloi – Aktorea
  21. Bengoetxea, Aitor – Abokatua
  22. Bengoetxea, Oinatz – Pelotaria
  23. Biskert, Patxi – Aktorea
  24. Brouard, Edurne – GALeko biktima
  25. Campos, Tontxu – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
  26. Cañada, Felix  – Abokatua
  27. Carré, Stéphanie – Musikaria, Sister Simone and the Holy balls
  28. Castell, Miguel – Abokatua
  29. Compains, Jose Manuel – Abokatua
  30. Crespo, Begoña – Abokatua
  31. Cruickshank, Maria – Aktorea
  32. Ekiza, Jurgi – Musikaria, Willis Drummond
  33. Elorrieta, José – ELAko idazkari nagusi ohia
  34. Errazti, Begoña – EAko lahendakari ohia
  35. Etxaide, Ainhoa – LABeko idazkari nagusia
  36. Etxegoien, Fermin – Kazetaria
  37. Euzkitze, Xabier – Komunikatzailea eta Bertsolaria
  38. Feo, Julián – C.C.O.O.
  39. Galdeano, Karmen – GALeko biktima
  40. Gantxegi, Eñaut – Aktorea
  41. Garaikoetxea, Carlos – Lehendakari ohia
  42. Garcia, Loli – CCOO
  43. Gaztelumendi, Beñat – Bertsolaria
  44. Gisasola, Arrate – Abeslaria
  45. Hernandez, Juan – Abokatua
  46. Hidalgo, Zuriñe – Musikaria, Hesian
  47. Ibarra Guell, Pedro – Abokatua eta Katedraduna
  48. Iguaran, Ohiana – Bertsolaria
  49. Iruin, Iñigo – Abokatua
  50. Ituño, Itziar – Aktorea
  51. Iturriaga, Unai – Bertsolaria
  1. Iturriaga, Unai – Bertsolaria
  2. Izko, Amaia  – Abokatua
  3. Junkera, Kepa – Musikaria
  4. Knork, Gorka – Musikaria
  5. Kortabarria, German – Abokatua
  6. Kortabarria, Inaxio – Errealeko jokalari ohia
  7. Larrañaga, Esther – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
  8. Labaka, Ane – Bertsolaria
  9. Labaka, Mikel – Errealeko jokalari ohia
  10. La Chula Potra – Musikaria
  11. Lopez Rekarte, Aitor – Errealeko jokalari ohia
  12. Lujambio, Maialen – Bertsolaria
  13. Madrazo, Javier – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
  14. Madres contra la represión, Madrid
  15. Martin, Alaia – Bertsolaria
  16. Martinez de Eulate, Pello – Pelotaria
  17. Maya, Jon – Dantzaria
  18. Mendibil, Gontzal – Musikaria
  19. Mendiluze, Aitor – Bertsolaria
  20. Mendizabal, Aitor – Pelotaria
  21. Merino, Aitor – Aktorea eta Zuzendaria
  22. Miner, Kattalin – Kazetaria eta Mugimendu Feministako kidea
  23. Morras, Xabier – Margolaria
  24. Muguruza, Ane – GALeko biktima
  25. Muñoz, Txiki – ELAko idazkari nagusia
  26. Norton – Musikaria, EH Sukarra
  27. Oiartzabal, Juanito – Alpinista
  28. Oleaga, Nazario – Abokatua
  29. Oleaga, Xabier – Kazetaria
  30. Osinaga, Ines – Musikaria, Gose
  31. Ospital, Pello – Musikaria
  32. Oteiza, Miren – Abeslaria
  33. Pirritx eta Porrotx
  34. Pou, Eneko – Eskalatzailea
  35. Pou, Iker – Eskalatzailea
  36. Rios, Alfonso – CCOO
  37. Rios, Paul – Mugimendu sozialetako aktibista
  38. Rodero, Rosa – ETAko biktima
  39. Santxo, Iñigo – Abokatua
  40. Serrano, Asier – Musikaria
  41. Sutagar
  42. Tarda, Joan – ERC
  43. Torrealdai, Juan Mari – Idazlea, kazetaria eta soziologoa
  44. Txasko, Andoni – Martxoak 3 elkartea
  45. Urain, Zaloa – Musikaria, Kokein
  46. Urdangarin, Mikel – Musikaria
  47. Uzkudun, Jesús – C.C.O.O.
  48. Zabala, Pello – Frantziskotarra
  49. Zabaleta, Gema – Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia
  50. Zallo, Ramón – Idazlea
  51. Zamora, Jesus Mari – Errealeko jokalari ohia
  52. Ziarruiz, Fermin – Abokatua

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Un centenar de personalidades se suman a la manifestación convocada por Sare para el día 14

Un centenar de personalidades de distintas sensibilidades han comparecido en Bilbo para mostrar su adhesión a la movilización del próximo 14 de enero por los derechos de los presos políticos vascos. «Nos une un único objetivo, que nuestra sociedad pueda avanzar hacia un escenario de paz y convivencia», han destacado Karmen Galdeano y Rosa Rodero que han ejercido de portavoces.

Jarraitu irakurtzen

> Argia

100 atxikimendu euskal presoen eskubideen aldeko U14ko manifestaziorako

Sare mugimenduak urtarrilaren 14an Bilbon antolatuko duen manifestazioarekin bat egin duten 100 pertsonako atxikimendu zerrenda publiko egin dute ostegun goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bozeramaile lanetan aritu dira Karmen Galdeano eta Rosa Rodero, GALen eta ETAren biktima hurrenez hurren.

Jarraitu irakurtzen

> Berria

Indarkeria ugaritako biktimen babesa jaso du urtarrilaren 14ko martxak

Sare plataformak antolatutako manifestazioarekin bat egin dute, besteak beste, Rosa Rodero ETAren biktimak eta Karmen Galdeano GALenak. Guztira, ehun lagunen babesa jaso du mobilizazioak, eta tartean dira Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia eta sailburu ohi ugari. Giza eskubideen alde dagoen oro deitu dute hilaren 14ko sakabanaketaren aurkako mobilizaziora.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

ETAko eta GALeko hainbat biktimak U-14ko martxarekin bat egin dute.

Bilbon agerraldia egin dute Sarek deitutako mobilizazioarekin bat egiteko eta parte hartzeko deia egiteko.

 

Jarraitu irakurtzen