Otsailaren 23an atxikitako dirua itzultzeko aurkeztutako helegitea aztertuko da Auzitegi Nazionalean

Sare, herritarren sare gardena da. Hori dela eta, euskal jendartearen aurrean kontuak azaltzeko betebeharra eta konpromezua du; urtarrilak 14ko manifestazioan zenbat diru bildu dugun, zertara bideratua izango den, eta finean, gaur egun zein egoera ekonomiko den duguna.

Gure alboan, diruaz arduratu ziren pertsonetako batzuk daude gaur hemen.

Ezer baino lehen, urtarrilak 14ko manifestazioan, laguntza ekonomikoan ekarpena egin zuten pertsona guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu.

Baina tamalez, aurreko urtean baino diru bilketa txikiagoa izan da. Pertsona gehiagoko manifestazioa eta diru bilketa txikiagokoa. Zehazki, aurten 43.000 euro jaso ditugu, lehengo urtean aldiz 70.000 euro.

Horren arrazoiak hainbat izan daitezke. Batetik, eguraldi txarra, beste ezertaz baino aterkiaz kezkatuago egotea eragin zuelako. Bestetik, bildutako dirua berriro guardia zibilak audientzia nazionalaren aginduz kendua izateko oraindik hainbatek duten beldurra.

Nahiz eta, bildutako dirua aurtengo manifestazioaren antolaketa gastuena baino gehiago izan, egia esan, 2015eko urtarriletik zor garrantzitsu bat dugula geure gain. Guardia zibilak, auzitegi nazionalaren aginduz 104.000 euro kentzean egin zigun kalteagatik. Eta, Sare herritarraren egoera oso prekarioa izaten jarraitzen du. Gainera, aldarrikatzen ditugun helburuen inguruko ekimenak egitea zailtzen digun egoera.

Egun, egoera oso zailean gaude beraz. Baina aurre egiteko animo eta borondatez. Egiten dihardugun lana eta milaka pertsonentzat Sarek ordezkatzen duen erreferenteak, esfortzua merezi duelako ustea baitugu.

Badakigu ere, milaka herritar direla sare honetako parte sentitzen direnak. Ez dutenak utziko logika demokratikotik kanpo eginiko ekinbide judizial eta polizial batek, Sare ahultzea ahalbideratzea.

Horregatik, jaio ginenean publiko egin genituen helburuengatik lanean jarraituko dugu: GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA eta BAKEA.

Ere, ideologien gainetik sare zabala izaten jarraituko dugu, euskal jendartearen babes zabala jaso duen sare zabala.

Baina bai jakinarazi nahi dugula, otsailak 23ko data SARE-ren etorkizunera begira data garrantzitsua izango dela.

Egun horretan, hain injustuki atxikitako dirua itzultzeko aurkeztutako helegitea aztertuko da auzitegi nazionalean.

Gogora ekarri nahi dugu, eskaera honen inguruan erabaki behar duten 3 epaileetatik 2-ren aurka aurkeztu genuen errekusazioa ukatu digutela. Beste behin, Justizia honek dituen neurgailu ezberdinak baieztatzen dira. Epaile hauen PP-rekiko lotura errekusazio oinarri bezala onartzen da alderdi hau inplikatua den gaietan, baina gu garenean kaltetuak ez zaigu onartzen.

Guzti honegatik diogu otsailaren 23a data funtsezkoa izango dela.

Egun horretan, gure dirua eta eskubideak lapurtzeko erabaki politiko judiziala gauzatzen bada, euskal jendartea izan beharko da bere elkartasunarekin, Sare herritarraren etorkizuna erabakitzen duena.

Hori dela eta, euskal jendarteari otsailak 23an gertatu ahal denaz adi egon dadin deitzen diogu. Eta hartzen den erabakiak injustizian sakontzen jarraitzen badu, SARE-ren lana babesten duena euskal jendartea bera izan dadin eskatzen dugu, erantzun jendetsu eta irmo baten bidez.

DOHAINTZA

DOHAINTZA bat eginez ondorengo kontu honetan:

Laboral Kutxa ES90 3035 0060 44 0600143604

BAZKIDEA

BAZKIDE egiteko eskaera orria betez.

FORMULARIO BETE