1. SUSTAPEN-KANPAINAREN XEDEA
SARE ELKARTEAk (helbidea: kutxa kalea 7, behea, 01012 PK, Vitoria-Gasteiz eta G75127555 IFK) “ibilian ibilian” zozketa antolatu du 2021eko ekainaren 1etik abenduaren 12ra, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

2. SUSTAPENAREN LURRALDE- ETA DENBORA-EREMUA
Sustapen hau 2020ko ekainaren 1etik 2021eko abenduaren 12ra egongo da indarrean.

Zozketaren berri Sareko sare sozialetan (Facebook, Instagram) eta webgunean (www.sare.eus) emango da.
Zozketan zozketaren txartel bat erosten duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak sartuko dira.
Zozketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

3. SUSTAPENAREN MEKANIKA ETA SARIAK
2021eko abenduaren 13an egingo da, notarioaren aurrean, 4 irabazleak eta 10 ordezkoak aukeratzeko zozketa.

Sariak honako hauek dira:
• Bi gau “burbuila ilargi-oinarrian”, Bardeako Aire hotelean, bi lagunentzako ostatuarekin,
• Zeanuriko “zuhaitzetako txaboletan” bi lagunentzako bi ostatu-gau gosariarekin,
• Errigora produktuen saskia, 100 eurotan baloratua
• Hernaniko Larre Gain Sagardotegian bi lagunentzako afaria, 64 €-tan baloratua

4. IRABAZLEEI JAKINARAZTEA

Irabazleak sare sozialetan eta Sareren webgunean argitaratuko dira. Hamar egun baliodun igaro eta irabazlearekin harremanetan jartzerik ez badago, “Ordezko” gisa geratu den hurrengo irabazleari emango zaio saria.

5. IRUDI-ESKUBIDEAK

Ohorezko Eskubidearen, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, irabazleak baimena ematen dio Sareri webgunean eta sare sozialen profiletan bere irudia erabiltzeko, inolako kontraprestaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.

6. DATUAK BABESTEA

Irabazleen datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedapenen arabera tratatuko dira.
Irabazleen datu pertsonalak nahitaez adierazi beharko dira saria kudeatzeko.

7. OINARRIAK ONARTZEA
Zozketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek berariaz eta erreserbarik gabe onartzen direla. Oinarri horiek web orritik eskuratu ahal izango dira, eta notarioaren aurrean gordailutuko dira.