[#IzanBidea / #IbiltarienSarea]

Sarek abian jarri duen dinamika berria da hau; euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa, herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz

Dinamika hau erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 Km egitea! Euskal Herriak duen biztanle-kopurua. Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea.

Horretarako, taldean, lagunartean, familian edota bakarka kilometroak egin edota urratsak ematera animatu nahi zaitugu, dinamika honi ekarpena eginez.

«Ibiltarien doinua» 2020ko irailan eta urrian Drum Grovee Studio (Iruñea) eta Higain (Usurbil) estudioetan grabatua

Kantuaren egilea eta ekoizpena: Ion de Luis

Letra: Amets Arzallus

Abeslariak:

• Alex Sardui
• Eñaut Elorrieta
• Maider Ansa
• Ines Osinaga
• Idoia Tapia (Skabidean)
• Lorena Aisa (Skabidean)
• Claudia Rodriguez (Skabidean)
• Xabi Solano
• Brigi Duque
• Juantxo Arakama

Irudiak eta Bideio edizioa: Ahotsa.info

? Abestia deskargatzeko https://labur.eus/Ibiltariendoinua


SPOT #IZANBIDEA ibiltarien sarea

APP-a BAT MARTXAN DAGO IOS ETA ANDROID SISTEMETARAKO

Nola? Sortu dugun aplikazio honen bitartez bi eratara egiteko aukera egongo da: Batetik, “jarduera” botoia klikatzen duzun bakoitzean oinez, bizikletan, dantzan, zumba eginez, korrika… egiten dituzun kilometro edo ematen dituzun urratsak zenbatzen joango gara (kasu honetan, mugikorra gainean duzula egin beharko duzu ariketa). Bestetik, “eskuz” sartzeko aukera dago: eginiko ibilbide edo ariketa zuk zeuk neurtu eta aplikazioan eskuz sartuaz (kasu honetan ez zenuke zertan mugikorra gainean eraman behar), bereziki, mugikorra gainean duzula egitea zailtzen duten ariketak egiten dituzunerako pentsatua (igeriketa, eskalada, piragua, parapentea…).

Honela, aplikazioan ikusgai izango dugun kontadorean taldean, zein bakarka egiten dugun ekarpena gehitzen joango da.

> Deskargatu hemen

?App IOS/Appel: https://labur.eus/IOSizanbidea

?App android: http://labur.eus/appizanbidea

>> PDF App android_AZALPENAK

Azpian duzu ikusgai dinamika laguntzeko eros daiteken materiala

1️⃣ Kirol Kamiseta teknikoak (Zabala/Estua)

2️⃣ Urdinak kotoizkoak (Zabala/Estua) 9,95€

3️⃣ Kotoizkoak kolore ezberdinak (Zabala/Estua) 11,95€

KAMISETAK SALGAI (egin klik)


Izan Bidea Maskarak 6,5€ bidalketa gastuak barne. 

Bakarrik maskarak eskatzeko: chapucetti@gmail.com

 

IZAN BIDEA DINAMIKARI DOHAITZAK EGITEKO

Diruz lagundu nahi gaituzu? Milesker!

Trasferentzia bidezko ekarpean Kontu korronte honetan:  ES47 3035 0012 71 0120113310 (Euskadiko kutxa)

BIZZUM BIDEZKO EKARPENAK EGITEKO

Dinamika ezagutzera eman eta bere ibilbidea ahalbidetu ahal izateko proposamenak ere baditugu!

  1. Taldean, lagunartean, familia, herrikideekin edota bakarka egindakoa zabaldu zure sare sozialetan! Erabili #IzanBidea eta #IbiltarienSarea traolak eta jarri eginiko ibilbidea, argazki bat, bideoren bat… nahi duzuna!
  2. Eraman soinean Izan Bidea dinamikaren merchandising (azpian duzu ikusgai eros daiteken materiala) edota aldarri eta zabalpenerako bitartekoren bat. Honela, dinamika zabaldu eta gastuei aurre egiten lagunduko duzu!
  3. Zabaldu dinamika zure herrikide, lagunarte, lankide, senitarteko… eman aplikazioaren berri, animatu izen-ematera eta antolatu taldean egiteko erronka txikiak. Guztion artean lortuko dugu!

Harremanetarako: izanbidea@sare.eus

Izan Bidea dinamikaren baitan egindako bideo batzuk