Gasteiz
Donostia
Hondarribia
Arratia
Etxarri-Aranatz
Herritarrek tren geltokiz bete dituzte kaleak euskal presoen giza eskubideen defentsan.
Beste behin ere, hemen gaude, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak defenditzen. Beste behin ere, zorionak guztioi, gero eta pertsona gehiago izateaz gain, pertsona anitzagoak garelako giza eskubideak, konponbidea eta bakea defendatzen ditugunak.
Herri edo auzo bakoitzak ekimen ezberdinak antolatu ditu giza eskubideen defentsan, gaur egun urratuak diren eskubideak, alegia. Eta ez soilik presoei beraiei; euren senide eta lagunenak ere urratuak dira. Espetxe politika honen ondorioz, ehundaka senide eta lagun errepidean daude astebururo, milaka kilometro egiten. Ezin dugu utzi larriki gaixorik dauden pertsonak preso egoterik edota salbuezpenezko legeak mantentzea, besteak beste, euskal presoen isolamendua ahalbidetuz.
Beste behin ere, urtarrilaren 9ko mobilizazioaren ostean hainbeste aldiz egin dugun bezala, asteburu honetan bagoi berri bat gehitu diogu giza eskubideen trenari; herritarrena, herritargoarena. Donostian, kulturaren bagoiarekin egin genuen; apirilaren 3an, mila pertsona baino gehiagok Euskal Herriko lau mendi igo genituen; preso gaixoen askatasuna eskatzen duen bagoia martxan dago, espetxean eta gaixo dituzten herritarren herrietatik pasaz hau; eta asteburu honetan, herriz herri eskaera bat aldarrikatu dugu, berriz ere.
Urtarrilean, azken urteetako manifestazio anitzetako batean parte hartu ostean, erronka bat jarri genion gure buruari; euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak errespetatuko dituen tren bat martxan jartzera gindoazen. Bagoiekin, gizartearen eremu ezberdinak aktibatzea zen gure helburua. Eta lortu dugu; horren erakusle, aipatutako mendizaleak edo kulturako pertsona ezberdinak.
Horregatik, gaur, giza eskubideak defenditzen ditugun pertsonen izenean, zera eskatzen diegu Espainiako eta Frantziako Gobernuei:
> Dispertsio politikaren amaiera.
> Gaixo dauden presoen askatasuna.
> 70 urtetik gorako eta kondenaren 2/3ak bete dituztenen kaleratzea.
> Iheslari eta deportatuak euren eskubideen jabe izatea; besteak beste, osasuna, lanpostu duina, edota euren eskubide zibil eta politikoak, hauen Euskal Herriratzea ahalbidetuz.
> Kolektibo konkretu baten contra eramaten diren salbuezpen legeen amaiera.
Urrats hauek, gatazkaren konponbidea emateko ezinbestekoak direla uste dugu, bake eszenatoki bat ahalbidetuz, elkarbizitzan oinarrituko dena. Eta herri honek, bai, bake esetoki bat merezi du, eta ondorio hauek gainditzen ez badira ezingo da gatazka amaitutzat eman.
Beraz, lanera eta bagoiak gehitzen jarraitzera giza eskubideen trenera, eremuz eremu lanean eginez. Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde egoteti, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde lanean jardutera pasa behar gara. Izan ere, eurenak urratuak diren heinean, gure gizartearenak ere gunero dira urratuak.
Ozen eta argi esaten dugu: giza eskubideen urraketarik ez gure izenean. Gure izenean ez.
STOP DISPERTSIOA
Giza eskubideak | Konponbidea | Bakea













