Azaroaren 20an Oiartzunen egingo den Bizikleta Martxara deialdia egin dute hainbat lagunek

sare-oiartzun
Frantziar eta espainiar espetxeetan 10 euskal preso larriki gaixorik daude, eta horien eskubide urraketaren aurrean herriko hainbat txirrindulari eta osasungintzako langilek, indarrak bateratuta, azaroaren 20an BIZIKLETA MARTXAra joateko deia zabaldu dute.
Gaixorik dauden preso horiek osasun eskubideak urratuta dituzte, eta egoera larria bezain kezkagarria da. Beraz, agerraldian elkartutako herritarrek SAREk aurkeztu berri duen SALATZEN DUT dinamikaren baitan, egoera salatzen dutela adierazi zuten, euren konpromisoa erakusteaz gain BIZIKLETA MARTXAREN deialdia eginez.
Bizikleta martxa, beraz, azaroaren 20an egingo da, 11:00etan Gurutze auzotik hasita. Egun horretan pedalei eraginez, Oiartzungo auzoetara zabalduko dugu mezua, 10 preso horien egoeraren larritasuna plazaratu eta salatzeko. Haurrak, gurasoak, neskak, mutilak… guztiak animatu nahi ditugu, denon artean lortuko baitugu.
Azkenik, hau da bizikleta martxaren ibilbidea: Gurutze-Ergoien-Altzibar-Karrika-Altzibar-Iturriotz-Ugaldetxo-Arragua-Mendin-Oiartzungo plaza.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare