Loturak

Sare Gernika-Lumok dispersioaren erradiografia bildu du ikus-entzunezko batean "Aterabidetik"

“Aterabidetik”. Gehikuntzen ikus-entzunezko proiektu korala. Sarea film laburra egina. 25 gernikar baino gehiagoren artean sortua. Gernikako eta Gernikarren dispertsioaren erradiografia  irudi eta soinuetan islatua.

Puzzle bat egin dugu. Ikus-entzunezkoetan lanean murgilduak dauden hainbat gernikarren artean garatua. Norberak bere begirada eskaini dio, bere ekarpena. Berea egin du partaide bakoitzak eta emaitza 28 bat minututako film labur hau da.

Dispertsioa. Urte luzez gernikar ugariren bizitzak baldintzatu ditu. Gaurdaino. Amaitu beharrekoa da, ordea. Giza legezkoa delako. Konponbiderako lagungarria delako. Film labur honek errelitate hori ikusaraztea du xede, ez besterik.

Has dadila bada norberagandik aterabidea.

INFORMAZIO GEHIAGO

¡Necesitamos ayuda en la defensa de los derechos humanos!

Si quieres tomar parte en la red y realizar una aportación económica, te invitamos a ser SOCIX, a ser Sare

Ser Sare


Ametsen liburua

300X300_eragileentzakoEgina dago euskal preso eta erbesteratu politikoen ametsen liburua. «Askatasun gabetuek zer dute amets?» galdetuz, duela urte eta erdi abiatutako argitalpen egitasmoaren helmuga da “Ametsen liburua”.

Galdera hori zuzendu zien Donostiako Astero argitaletxeak artean espetxean zeuden ia bostehun preso politikori eta euren bizitzan espetxea edo erbestea edo deportazioa ezagutu duten, edo oraindik bizi duten, ehunka gizonezko eta emakumeri. Bi milatik gorari eman zitzaien egitasmoaren berri, orrialde batean euren ametsak eurek nahi zuten moduan ezartzea proposatuz: eskutitzez, poema edo bertsotan, marrazki bitartez… Euskal artista entzutetsu mordoska bati ere proposatu zitzaien egitasmoan parte hartzea.

Horren guztiaren emaitza da orain argitaratu eta kaleratu den “Ametsen liburua”; 960 orrialdeko obra bakuna da, orrialde koloretsuz eta ilustrazio bikainarekin osatua, txukun enkoadernatua, espetxeetan eta erbestean egindako argazkiekin, euren bizitzan erbestea edo espetxea ezagutu dutenen edo oraindik han daudenen laurehun inguru testigantza intimorekin, eta berrogeitik gora euskal artista ezagunen lanekin. Ekarpenak jaso ziren moduan agertzen dira; beraien ahotsa eta irudia dira.

Zinez ikusgarria da emaitza, eta garrantzia handikoa garai baten memoria gordetzeko. Altxor eder bat gaurko belaunaldiarentzat eta ondorengoentzat. Benetan gomendagarria.

Informazio gehiago: www.ametsenliburua.info


Cortometraje Cuarenta Minutos, un viaje

Dispertsiaoren inguruko Road movie-a.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


Lasterbidean, Ekainaren 7an Berriozarren

Herri ekimena da Lasterbidean, nazio elkartasun lasterketa bezala definitzen dena. Kirolaren espresiotik, korrikaren esparrutik zehazki, euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun keinua egin nahietik sortu zen Lasterbidean herri ekimena.


 

Etxetik urrun bizi direnak etxera ekartzeko bidea irudikatu nahi dute egiten diren lasterkete herrikoietan.

Argi dute, desagertzeko bokazioarekin jaio zela. Jaioarazi zuten arrazoiak desagertzearekin batera bukatuko dela, errepresaliatu guztiak etxean izatean. Baina bizirik gauden bitartean herrialdez herrialde mugituko da ekimena.

Izen Ematea zabalik dago, Ibilbide txikia eta ibilbide handia aurki ditzakezue, parte hartzea da garrantzitsuena. Eta lasterketaren ostean egitarauak jarraituko du.

Informazio guztia www.lasterbidean.com webgunean topatuko duzue. Onena bertara sartu eta zuzenean ikustea!