Portugaleko Udalaren gehiengoak bat egin du euskal presoak jaioterrira hurbiltzeko eskatuz, Sare Portugaletek aurkeztutako proposamenarekin. Lehenengo aldiz, dispertsioaren aurkako jarrera azaldu du aipatutako Udalak, -adierazgarria da euskal jendartean giza eskubideen aldeko jarrera ugaritzen ari dela- proposamenean adierazten denez, presoek senide eta lagunen ondoan egon behar dutelako. Beraz, udal ordezkariek erabaki dute, frantziar eta espainiar gobernuei abian duten espetxetako politika indargabetzeko eskatzea.

Gainera, bai herriko lau presoak bai euskal presoak, oro har, lehenbailehen jaioterrira hurbiltzeko neurriak hartzeko eskatuko die Udalak, bi gobernuetako kartzela politiken arduradunei eta espainiar Entzutegi Nazionaleko zaintza epaileari.