azkoitiaDatorren asteazkena hilak 23 arratsaldeko 8etan Floreagako On Bosko aretoan, giza eskubideak eta espetxe politika izango dituzte mintzagai Juan Jose Ibarretxe (Lehendakari Ohia eta Agirre Lehendakaria Center-eko Zuzendaria), Joseba Azkarraga (Eusko Jaurlaritzako Justizia Kontseilari Ohia eta Sare herritarreko

bozeramailea) eta Iñigo Iruinek (abokatua eta euskal presoen giza eskubideetan aditua) antolatu dugun Mahai inguruaren baitan.

Mahai inguru hau, Azkoitiko Sarek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarlanean antolatu dugu.

Sarek herrian bere lana abiatu zuenetik urtebete betetzen den data aitzakiatzat hartuz otu zitzaigun mahai inguru hau antolatzea. Ordutik egundaino Azkoitia saretzeari ekin genion eta norbanako ugari, sentsibilitate ezberdinetakoak batzea lortu dugulakoan gaude. Baina oraindik badugu zer eginik; nahiz eta, gure lanaren beharrik egon ez dadin gogotsu garen. Hori izango baita auzi hau konpondu den seinale on.

Mahai inguru honez gain, Gabon Zahar egunerako manifestazio ixila ere antolatu dugu, abenduak 31 arratsaldeko 6:30etan plazatik abiatuko da.

Gabonetarako antolatu ditugun 2 ekimenek herriko norbanako ezberdinen bultzada dute, besteak beste, Nerea Zubizarreta EAJ-tik eta Urrategi Alberdi Bildutik alkate izanak dira aipagarri, mediku, kultur eragile, irakasle, jubilatu edota gazteekin batera.

Honako helbide honetan ikusi ahal duzue zerrenda osoa 2. eta 3. orrietan:

> ATXIKIMENDUAK

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare