Martxoaren 2an (asteazkena) Bake-Leku txokoarekin elkarlanean Sare Gernika-Lumok hitzaldi bat antolatu zuen dispertsioa eztabaidagai jartzeko.

Horretarako Joseba Azkarraga Sareko ordezkaria, Iñaki Lasagabaster jurista eta Jone Artola senidearen parte-hartzea izan genuen Amaia Uribe Radio Euskadiko kazetari gernikarraren gidaritzapean.
Hitzaldiaren izenburua: ” Dispertsioa amaitzea, konponbiderako ezinbesteko urrats” izan zen eta 80-100 bat lagunek parte hartu zuten. Sortu zen eztabaidaren baitan Gernika Batzordeko kide batek Gernikako Foro Sozialaren haritik egiten ari diren armagabetzearen inguruko lanaren berri eman zigun, Ramon Zallo EHU/UPV-ko irakasleak bere egungo egoeraren  gogoeta konpartitu zuen, Sare Gernikako sarekide batek Ispilue proiektuaren berri eman zuen  eta  beste hainbat interbentzio egon ziren. Ezberdinen arteko konponbiderako eztabaida soziala sustatzea zen helburua eta modu emankorean gauzatu zela ondoriozta dezakegu.
Busturialdeko Hitzak Joseba Azkarragari egindako elkarrizketa:

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare