Sare herritarrak larriki gaixorik dauden euskal presoen askatasuna aldarrikatzeko dinamika berria aurkeztu du Oreretan, herriz herri joango den dinamika.

IMG_5527Prentsaurreko honen aurkezleak Aurkene Astibia eta Jose Mª Agirretxe (Porrotx) izan dira, eta argi eta garbi adierazi dute gaixotasun larriak pairatzen dituzten 11 euskal presoek etxean behar dutela, euren gaixotasunei ahalik eta modu onenean aurre egiteko.

Azaldu dutenez, “larriki gaixorik” eta “espetxea” esaldi berean sartzea edozein ikuspuntu gizatiarretik at dago. Gainera, Sare ez da bakarrik egongo “Hartu trena!” dinamikan: Txus Askatu, Iparra Galdu Baik eta Durangon Gorka Fraileren askatasuna eskatzeko sortutako plataformak bidelagun izango ditu.

Gaixorik dauden euskal presoen (Jose Ramón Abetxuko, Aitzol Gogorza, Garikoitz Arruarte, Gorka Fraile, Ibon Fernandez Iradi, Iñaki Etxeberria, Ibon Iparragirre, Jagoba Codó, Josetxo Arizkuren, Lorentxa Guimon eta Txus Martin) herrietatik joango da Juan Gorriti eskultoreak egindako lekukoa. Lehenengo geltokia, Orereta bera izango da.

Borondateak mugitzeko tren bat jarri genuen martxan urtarrilaren 9an, giza eskubideen trena alegia. Ibilbide honetan, zalantzarik gabe, larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea ezinbesteko pausua da. Herriz herri, auzoz auzo, eremuz eremu eta norbanakoz norbanako, giza eskubideen alde egotetik giza eskubideen alde lan egitera pasatzea lortu behar dugu, eta horretarako “mediku, trikitrilari, ikasle, langile, jubilatu… guzti guztiak gara beharrezkoak giza eskubideen defentsan, eta preso gaixoei dagokienez denbora ezinbestekoa da. Urgentea da, berandu baino lehen etxean izan behar dira larriki gaixo dauden presoak!.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Preso gaixoen aldeko Sareren trenaren lehenengo bagoia Errenteria da.

Larriki gaixorik dauden presoen giza eskubideen alde borrokatzeko ekimena jarri du martxan Sarek. ‘Hartu Trena’ egitasmoaren barruan, hilabetez hilabete arazo horri ikusgarritasuna emateko asmoz, preso bakoitzaren herrietan zehar lekuko bat eramango dute. Lehenengo geltokia Errenterian du, non Aitzol Gogorzaren bagoia gehituko zaion trenari.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Larri gaixorik dauden presoen alde jauzia egiteko eskatu du Sare-k.

Larri gaixo dauden presoak etxeratzeko Sarek antolatutako trenak Errenterian izango du aurreneko geltokia.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Gaixotasun larria duten 11 presoren askatasuna eskatu du Sarek.

Hilero, gaixo dagoen preso batean jarriko dute arreta eta haren herrian hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, presoen egoerari buruzko informazioa zabaltzeko.

Jarraitu irakurtzen