Pasa den igandean Etxarri Aranatzen “Zama doinuz arindu” II. Elkartasun Jaialdia ospatu zen.

Iazko arrakasta ikusita aurten ere Etxarriko Sarek eta presoen senide eta lagunek antolatzeko erabakia hartu eta zalantzarik gabe, merezi izan duela esan liteke. Bi emanaldietarako sarrerak agortuak zirela, 450 ikuslek Gorka Urbizu, Fermin Valencia, La Chula Potra, Hutsun, Gozategi, El Deseo del Doctor, Hesianeko Fran eta Zuriñe, Anje Duhalde eta Zopilotesekin gozatu ederra hartu zuten. Antolakuntza eta produkzio lan txukuna, kalitate handiko emanaldia bukaeran hainbatek azpimarratu bezala. Pozik ikusleak, pozik antolakuntza eta pozik parte hartu zuten musikariak ere. Soka izan zen emanaldiaren protagonista. Sokak handi batek inguratzen zuen agertokia eta soka zegoen pantallan irudikatua. “saiatzen gara korapiloak askatzen, sarritan asmatuz, gehiegitan okertuz, batzuetan asmatuz…eta tira, eta tira, eta tira…, egin behar dela badakigu…barroteak hautsi arte.” Horixe izan zen mezua. Musika berriz, mezu horretara iristeko giltza…. Zama arintzea zelako helburua. Presoek eta haien senideek bizi duten egoera salatzeko eta sufrimentu hori arintzeko, nota, akorde zein melodiek badutelako gaitasuna. Halaxe izan zen behintzat atzo Etxarri Aranatzen bizi izan zena.

Sare zein senide eta lagunen izenean eskerrik beroenak jaialdi hau posible egin duen orori. Zertxobait arindu genituen minak, baina oraindik badago zer eginik.

Bide horretan berriz ere elkar ikusiko dugulakoan,

Eskerrik asko guztioi…

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare