Joseba Azkarragaren adierazpenak Euskarazko azpitituloekin

Ez Gobernuak, ez Espainiako Justiziak, ezin dute nazioarteko hainbat erakundek presoak askatzearen baitan egindako deiei muzin. Batez ere, larriki gaixo diren presoei, adin aurreratukoak edota haien bizkar urte luzetako espetxealdiak dituzten presoei dagokienean.

Koronabirusaren pandemiak sortutako egoera larriaren aurrean Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioak edo Nazio Batuen Goi Komisarioak, ahalik eta bizkorren, preso horiek aske uzteko eskatu die gobernuei. Eta neurri hau presoen artean inolako salbuespenik gabe ezarriz.

Birusa dagoeneko hasi da espetxeetan sartzen. Askatasunean mantendu daitezkeen zaintza-neurriak ez dira pertsonen gune masifikatuetan aplika daitezkeen neurri berak, espetxean beraz, ezinezkoa da hauek ezartzea. Espetxeetako osasun-arretarako neurriak ere ez dira egoera honi aurre egin ahal izateko ezinbesteko gutxienekora iristen.

Erresuma Batua bezalako herrialdeek horrela ulertu dute eta preso asko aske uzten hasi dira. Espainiako Gobernuak eta Justiziak ezin diete muzin egin erabaki horiei, eta hala berauek aplikatzen hasi behar dira, espetxeetan benetako tragedia gertatu aurretik.

Sare Herritarretik, Espainiako eta Frantziako Gobernuei helarazi nahi diegu mezu hau, baina baita euskal erakundeei ere eta EHko herritarrei.

Ez dugu onartzen berehala hartu behar diren neurri horiek, beste behin ere, euskal presoak baztertuz aplikatzea.

Salbuespen-araubide hori ezin zaie aplikatu, halaber, preso diren pertsonei, osasunerako eta tratu duinerako eskubide osoa duten pertsonak baitira.

240 preso inguru, Estatuko 40 espetxetan baino gehiagotan eta Frantziako 10 espetxetan banatuak daude egun. Ezin dira salbuespena izan espetxeen barruan tragedia hori saihesteko beharrezkoa den edozein neurri aplikatzerakoan.

-60 eta 70 urte dituzten 40 preso inguru daude.

-Hemezortzi dira, gaixotasun larri sendaezinak dituztenak.

– 237 preso horietatik 53k hogei urte baino gehiago daramate espetxean.

– Eta 158k, 15 urte baino gehiago.

– Gainera, 75 presotik gora dira zigorraren 3/4enak beteak dituztena, eta baldintzapeko askatasunean egon beharko lukete, hirugarren gradura igaroz.

Berriro diogu: egin ezazue zerbait, baina egizue berehala. Beranduegi izan baino lehen. Orduan aieneek ez dute balioko. Orduan, arduragabekeria itzelaren aurrean geundeke.


Albiste gehio …

IRITZIA | Arrisku larrian dago presoen osasunerako eskubidea
>> Irakurri hemen

Orain inoiz baino gehiago, larriki gaixo diren presoak etxera!

GORKA FRAILE PRESOAREN BALDINTZAPEKO ASKATASUNAREN HARIRA >>Irakurri hemen

 Elkarrizketa Mikel Mundiñanori Leitzako Karrape Irratian.