2008/675/Jal legedi europearraren arabera, 7 dira kalean beharko luketen euskal presoak.

Aurreko astean, Sare herritarrak, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa juridikoen Ikasmirak zentroarekin batera, Bizkaiako Abokatuen eskolan euskal presoen eskubideen urraketen inguruko dossier argia aurkeztu genuen. Estatu mailako 100 juristek egindako informea, bi puntu nagusi salatzen zituena: dispertsio politika eta zigorren batuketa.

sareEstrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak 197/2006 doktrina bertan behera utzi ostean, Espainiako estatuak, martxan jarri zituen ahal bezainbeste trikimailu, euskal presoen etsaiaren eskubidea aplikatuz eskubide internazionala martxan jarri beharrean. 2008/675/Jal legediaren inguruan ari gara, zigorren batuketa aplikatuz.

Egun, guztira 7 dira kondena bete duten herritarrak, baina marko honen erabakiaren ondorioz, espetxean jarraitzen dute. Espetxean eta dispertsatuta.

Hauek dira lege hau ez betetzearen ondorioz egoera honetan dauden euskal herritarrak:

> Josu Arkauz Arana, Arrasate
> Jose Jabier Zabala Elosegi, Hernani
> Iñaki Etxeberria Martin, Iruñea
> Santi Arrozpide Sarasola, Lasarte
> Francisco Mugika Garmendia, Ordizia
> Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gasteiz
> Iñaki Bilbao Beaskoetxea, Lemoa

SARE-k Espainiako Estatua salatzen du; legedi hau ez betetzeagatik eta giza eskubideen beste eremu batzuetan ere urraketak etengabe emateagatik.  Besteak beste, larriki gaixo dauden presoak ez askatzeagatik, edo dispertsio politika aplikatzeagatik. Ozen eta argi salatu nahi dugu, instantzia ezberdinetara joz honetarako, Espainiako Estatuak etengabe urratzen dituela euskal presoen giza eskubideak. Presoenak, euren senideenak, eta euren ingurune sozial eta afektiboarenak.

Horretarako, gaurtik aurrera marko lokaleko lan plan bat martxan jarri nahi dugu. Hau, aipatutako zazpi euskal herritarren herrietan eramango da aurrera; modu honetan, neurri honek zer esan nahi duen eta euren bizilagunari azaldu nahi diegu herritarrei, egoera sozializatuz.

Azkenik, euskal jendartea euskal presoen giza eskubideen alde lan egiteko deia luzatu nahi dugu beste behin ere, sare herritar hau ehuntzen. Izan ere, guztion lana ezinbestekoa da konponbidera eta bakera pausoak eman ahal izateko.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare