Joan den ostiralean 300 lagunek argi adierazi zuten dispertsio politika amaitu behar dugula.

Ekarriz Banaz lelopean buruturiko manifestazioa eta ondorengo Auditorioko ekitaldiaren bitartez Gernikako sarea hedatzeko konpromezua berretsi eta aktiboki inplikatzeko motibazioa islatu zuten.

Bertan, “Erradiografiak: Gernikako dispertsioaren ispilua” tresna berria aurkeztu zuten; egungo errealitatea ezagutarazteko euskarria. Orain bere zabalpenari helduko diote eta horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa izango da.

+ ARGAZKIAK

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare