Sare Arrasatek “Kalean behar lukete. Giza eskubideak, Konponbidea. Bakea” manifestua aurkeztu du hainbat herritarrekin batera.

Prentsaurrekoan Iraitz Agirre kazetariak eta John Andueza idazleak hitza hartu dute euskal preso, iheslari eta errefuxiatuen egoera salatu eta bereziki Josu Arkauz preso arrasatearraren eta bera egoera berean aurkitzen diren beste 6 euskal herritarren salbuespen egoera salatu eta martxan jarriko den dinamikaren berri emateko.

MANIFESTUA


KALEAN BEHAR LUKETE - GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA -

Euskal Herrian eta Arrasaten, hamaika izan dira azken urteetan gatazkaren konponbidearen alde bultzatu diren ekimen eta ahaleginak. SARE, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko herritarren sarea ere,konponbidearen aldeko indarrak biltzeko sortu zen eta sorreratik aldarrikapen argiak jarri zituen mahai gainean:

• Euskal presoei ezarritako dispertsio politikaren amaiera.

• Euskal presoen isolamendu eta bakartze egoerekin amaitzea.

• Gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea.

•  70 urtetik gorako adina duten presoak eta zigorraren 3/4k eta 2/3ak beteta dituztenen kaleratzea.

• Bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten lege eta egoerak indargabetzea.

Zoritxarrez ordea, gaur eta hemen, gatazkaren arrazoi eta ondorioek bere horretan diraute. Horren erakusle argia dira, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideek egunero urratuak izaten jarraitzen dutela.

Preso arrasatearren kasuan, hauxe da une honetan eskubide urraketen mapa larria: Unai Parot: 27 urte kartzelan – Puerto de Santamarian preso (1.020 km), Josu Arkauz, 25 urte kartzelan, Murtzian preso (818 km), Aratz Gomez, 17 urte kartzelan – Ocañan preso (513 km), Premin Sampedro 15 urte kartzelan – Jaenen preso (766 km), Txus Goikoetxea, 15 urte kartzelan –  Sevillan preso (960 km), Julen Mendizabal, 3 urte kartzelan – Osnyn preso (875 km),eta Kepa Arkauz, 3 urte kartzelan – Meauxen preso (867 km).

sare-arrasate3Aipatutako herriko presoen egoera larria eta salbuespenezkoa bada, gaurko agerraldian, Josu Arkauz eta bere egoera berean aurkitzen diren beste 6 euskal presoren muturreko egoera nabarmendu eta egiten ari diren injustizia irmoki salatu nahi dugu. Izan ere, preso hauek, epaileek ezarritako zigorra beteta izanik oraintxe bertan kalean egon behar lukete. Aurten bete ditu Josuk 25 urte espetxean eta europar legediak ezarritakoari muzin eginez, 2023ra arte atzeratu diote espetxetik irteteko data.

Funtsean, Josu eta gainontzekoen kasuan, hauxe da gertatzen ari den bidegabekeria:

• Frantziar estatuan zigortuak izan ziren, bertan bete zuten zigorra eta Espainiara estraditatuak izatean, Espainiak ez die Frantzian betetako zigorra kontuan hartu nahi, zigorra berriz betetzera derrigortuz.

• Europak, irizpide honen kontrako erabaki marko bat hartu zuen ondoren (2008/675/Jal erabakia) eta hain justu, Auzitegi Gorena, erabaki marko hau aplikatzen hasi zen, Frantzian betetako zigorrak, Espainian preso zeudenei deskontatuz.

• Espainiar gobernuak lege bat atera zuen ordea, euskal presoei araudi hau ez aplikatzeari buruzkoa.

• Honekin batera, espainiar epaitegiek interpretazio juridiko hau europar auzitegiek argitu dezaten utzi ordez, auzia katramilatu dute eta agerian utzi, ez dietela auziari buruz europar auzitegiei galdetu nahi. Justiziari ateak zabaldu ordez, mendeku politika ezartzen jarraitu  nahi dute. Ondo dakitelako zein izango den Europaren erantzuna.

• Une honetan, preso hauen abokatuek, beharrezko errekurtsoak aurkeztu dituzte Espainian eta baita Europan ere. Luze joko du erantzunak ordea, justizia berandu iritsiko da eta mendekua betikotu egin daiteke.

Denbora luzea daramagu egungo kartzela politika behin betiko aldatu dadila eskatzen. Estatu espainiarrak bere legea zein Europako legedia bete dezatela eskatzen. Europako estatuetan aurrez bete diren espetxe zigorrak kontutan hartzen badira, zergatik ez du espainiar estatuak araudi hau errespetatu eta aplikatu nahi?

sare-arrasate1Konbentzituta gaude, Parotdoktrinakin gertatu zen bezela, Europak espainiar estatua eta justizia sistema berriro lotsaraziko dituela. Zoritxarrez ordea, hau gertatzerako berandu izan daiteke, beranduegi askoren kasuan eta bitartean euren mendekua jasaten jarraituko dute preso hauek eta denborak aurrera egin ahala, zerrenda beltz horretara gehitzen joango direnak. Denbora aurrera doa eta herri honek ezin du itxaron. Harria bera bakarrik ez da mugituko, guk mugituko dugu.
Arrasaten ere, ahotsa altxatu nahi dugu, herritar, alderdi politiko eta instituzioei giza eskubideen aldeko tren honetara igo daitezela eskatu nahi diegu, injustizia salatzeko dinamikara batu daitezela. Beste alde batera begiratu gabe, pausuak emateko unea delako. Guztion artean, behin betiko konponbidea eraikitzeko unea delako. Hamarkadatako sufrimenduari amaiera emateko unea. Bake justu eta iraunkorrerako unea. Euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzeko bidean, urratsak emateko unea.

Bizikidetzan oinarrituriko eskenatoki berri bat eraikitzeko premiazko neurriak behar ditugu, borondate politikoak, legediak eta erabakiak egungo egoerara moldatu behar ditugu. Sufrimenduak amaitu egin behar du, guztiontzako. Bizikidetzarako ezinbestekoa delako sentsibilitate desberdinen egiak euren tokia izatea, gertatutakoa berriz ere ez errepikatzea lortzeko.

Gaurko agerraldiarekin, hemen gaur bildu garen herritarrek, Josu eta gainontzeko preso, iheslari eta deportatuen egoera salatu eta haien giza eskubideak bete daitezela eskatzeko, martxan jarriko dugun dinamikaren berri eman eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dugu.

KALEAN BEHAR LUKETELAKO. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.

Sinatzaileak


KALEAN BEHAR LUKETE - GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA -

•    John Andueza (Idazlea)
•    Joxe Etxebarria (Zinegotzi ohia)
•    Jasone Mendizabal (Hizkuntz eragilea)
•    Ines Osinaga (Musikaria)
•    Xabier Zubizarreta (Alkate ohia)
•    Olatz Altzua (Irakaslea)
•    Eva Abuin (BALEIKEko zinegotzia)
•    Juan Luis Arkauz (SUDC-eko Kidea)
•    AntxonZumalde (SUDC-eko kidea)
•    Amaia Gabilondo (GARAIONeko arduraduna)
•    Mikel Arregi (TXORBELAko Kidea)
•    Jabier Retegi (TXORBELAko Kidea)
•    Arrate Landa (Irakaslea)
•    Pio Azkarate (Irakaslea)
•    Julia Monge (INTXORTA kultur elkartea)
•    Larraitz Herrero (irakaslea)
•    Karmele Perez (Irakaslea)
•    Iñaxio Azkarragaurizar (Alkate Ohia)
•    Karmele Iparragirre (Jubilatua)
•    Joseba Ezpeleta (Langilea)
•    Pedro Guridi (Preso Politiko ohia)
•    Txefe Mondragon (Iosu-ren laguna)
•    Mikel Perez de Arenaza (Iosu-ren laguna)
•    Jose Ignazio Iturri (Iosu-ren laguna)
•    Eugenio Otsoa (Iosuren laguna)
•    Lierni Etxebarria (EHE kidea)
•    Lide Galdos(AGAKO Kidea)
•    Amaia Arana (LAB)
•    Ramon Azkarate(Langilea)
•    Amaia Larrañaga (EH Bilduko zinegotzia)
•    Juan Antonia Irizar (Botikaria)
•    Karlos Lezeta (Jubilatua)
•    Iñaki Eguidazu(Jubilatua)
•    Joxe Mari Kortabarria (Jubilatua)
•    Ikerne Altube (Langilea)
•    Irati Aranzabal (Senidea)
•    Mila Etxaniz (Iosuren bikotea)
•    Kristina Arana (Iosuren ama)
•    Aitor Zubiaga (BESAIDEko Lehendakaria)
•    Aitor Iturriaga (Langilea)
•    Miren Arizmendiarrieta (Irakaslea)
•    Aitziber Erretolatza (Irakaslea)
•    Luis Mari Lopez Rekarte (Futbolari Ohia)
•    Aitor Lopez Rekarte (Futbolari Ohia)
•    Ino Galparsoro (Alkate Ohia)
•    Inaxio Kortabarria (Futbolari Ohia)
•    Javier Pagaldai (Jubilatua)
•    Jon Usobiaga (Abokatua)
•    Juan Jose Ansoategi (Herritarra )
•    Rafa Etxabe (Herritarra)
•    Marixe Ruiz de Austri (ERNAIko Kidea)
•    Iraitz Agirre (Kazetaria)
•    Jose Ignacio Zaitegui(Jubilatua)
•    Imanol Ormaetxea (Jubilatua)

Ekimenak


Azaroa eta abenduan zehar: herritar eta eragileen atxikimendu kanpaina.
Azaroan: osoko bilkuran mozioa aurkeztea.
Azaroak 25: herriko plazan kontzentrazioa.
Abenduak 30: herriko plazan herritarren ekimen jendetsua eta ekitaldia.
Urtarrilak 14: manifestazioa Bilbon.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare