Pasa den ostiralean, otsailak 10, Lizeo Antzokia bete zen Sare Gernikak egindako ATERABIDETIK ikus-entzunezkoaren estreinaldi egunean.

Erronka handia jarri genion geure buruari eta helburua bete genuela esan dezakegu: 30 bat gernikarren artean egindako 29 minututako  film laburraren estreinaldiaren bitartez dispertsioaren distantzia apur bat laburtu eta Gernika dispertsioa amaitzearen alde dagoela modu koralean adierazi genuen.

Eskerrik asko bertoratu zineten sarekide guztioi, zuek barik ezinezkoa izango zelako. Esker bereziak berton parte hartu zuten artistei; eta zelan ez, dispertsiometraia honek argia ikusteko bere hoberena eman duten sarekide sortzaile ugariri: musikari, errealizatzaile, gidoilari, grafista, marrazkilari, soinu teknikari, partaide, senide etab luze bati.

 

Bertoratu ezin zenutenok, edo berriz ikusi nahi dugun guztiok, jakin dezagun www.saregernika.eus atarian ikusgai eta deskargatzeko dagoela jada, Aterabidetik atalean: https://www.saregernika.eus/proiektuak/aterabidetik/

Pasa mezua zuen lagun, senide edo lankide-ikaskideei. Tresna bat izatearen bokazioarekin sortua izan da eta zenbat eta zabalpen gehiago izan, oihartzun handiago izango du gure aldarrikapenak.

 

Ia urte batez garatu dugun proiektua izan da honokoa. Agian ez dimentsio berekoak, baina garrantzi berdineko ekimenak egiten jarraituko dugu; sarea ehunduz, dinamika sustatuz, gernikarron ahotsa dispertsioa amaitzearen alde batuz. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldekoa delako.

+ ARGAZKIAK

ATERABIDETIK


Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare