SARE HERRITARRAK, GASTEIZEN EGINGO DEN LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO MANIFESTAZIO OROKORRA MAIATZAREN 6RA ATZERATZEN DU, 17:30ETAN

Apirilaren 8a, historikoa izango den egun bat izatera deitua dago, ETAren armagabetze amaiera ekitaldia. SAREren ustez euskal jendartearentzako ekimen oso garrantzitsu bat da, eta beraz denon begiradak iparraldean egongo diranez, SARE Herritarrak, Gasteizen, larriki gaixo dauden presoen eskubideen alde, izango den manifestazioa, maiatzaren 6ra  atzeratzea erabaki du.

Hamarkadak irauten dabilen gatazkarekin amaitzeko pausu berri baten aurrean gaude, zalantzarik gabe, behin betiko bake eta elkarbizitzarako norantzan aurrera egiteko.

ETAk beharrezkoa den pauso hau ematen duen bitartean, Espainiar zein Frantziar gobernuak, beraien justiziaren atal itxienarekin, blokeoan eta mendekuan oinarritutako ekinbideetan dihardute. Besteak beste, larriki gaixo dauden presoek, kartzelatik kanpo behar duen eta beharrezkoa zaien tratamendua ez jasotzeak dakar.

Beraz SAREk ilusio eta itxaropen handiarekin agurtzen du apirilaren 8an iparraldean ETAk emango duen pausoa, eta euskal jendarteari dei egiten diegu Maiatzaren 6ean, Gasteizko kaleak betetzea,  justizia eta gizatasunarengatik.

LARRIKI GAIXORIK DAUDEN EUSKAL PRESOAK
EGOERA LARRIAN!!!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare