Sare Lasartek hainbat herritarrekin batera, kultur jaialdia antolatu zuen Ibon Fernandez Iradi, larriki gaixorik dagoen presoaren etxeratzea eskatzeko

“Txalaparta doinuek eman zioten hasiera ekitaldi xumeari. Larriki gaixo dagoen  Ibon Fernandez Iradi presoaren askatasuna aldarrikatu asmoz, elkartasun jaialdia antolatu zuten atzo, herriko plazan,. Gaur egun preso gaixoek kartzelatan bizi duten egoera azaleratu zuten bertan bildutakoek. Ekitaldiaren hasieran, irakurle txokoko kideek, Ibon Fernandezen idatzi bat irakurri zieten bertaratutakoei. Aita izango zela jakin zueneko idatzi bat hain zuzen.

Ane Labaka herriko bertsolariak hartu zuen mikrofonoa ondoren eta Iboni jarritako bertso sorta bat abestu zuen orduan, Okendon bildutakoen laguntzaz. Presondegietako egora zail eta mingarria ekarri zuten gogora bertso horiek. Horrekin batera, presoen senideek, kartzelatara egin beharreko bidaietan, errepideetan izan ohi dituzten zailtasun eta arriskuak ere agerian gelditu ziren atzo.

Xumela Kantu Taldeko lagunak ere bertan izan ziren. Beraien txanda izan zen gero. ‘Kalera kalera’ abestia kantatu zuten lehenengo eta ‘Epo ita ita ye’ abestu eta dantzatu zuten amaitzeko.”

Kronika: Txintxarri.eus

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare