Sare Oiartzun eta Sare Oreretak deituta osasungintzako langile eta herritarrek agerraldia egin dute larunbateko manifestaziora deituz.

Agerraldian irakurritako testua:


orereta1Gaur hemen bildutakoak osasungintzan lanean gabiltzan herritarrak gara, eta idazki honen bitartez euskal presoek kartzeletan pairatzen dituzten osasun eskubide urraketez ohartarazi nahi dugu, bereziki larriki gaixorik dauden presoen eskubide urraketez.

SALATZEN DUT dinamikaren bidez, osasun arloko espezialistak izanik, larriki gaixorik dauden 10 euskal presoen egoera larria salatu nahi dugu.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 1948. urteko bere eraketan onartutako definizioan osasuna erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera dela dio, ez soilik gaixotasunik edota minik ez izatea.

Zer dio legedi espainolak osasungintzan presoek kartzeletan jaso beharreko zaintzaz? Ba “La administración penitenciaria velará por la vida, integridad y salud de los internos”. Zehatzago, Arautegi penitentziarioak dio: “ A todos los internos sin excepción se les garantizará una atención médico-sanitaria equivalente a la dispensada al conjunto de la población. Tendrán igualmente derecho a la prestación farmacéutica y a las prestaciones complementarias básicas que se deriven de esta atención”.

Are gehiago, legediak ahalbidetzen du tratamendu egokia jaso ahal izateko, larriki gaixorik dauden presoei baldintzapeko askatasuna ematea.

orereta4Espainiako eta Frantziako espetxeetan hamar euskal preso daude gaixotasun larri eta sendaezinekin. Kalean egonik gaitz larri eta sendaezinak jasatea oso gogorra bada, irudika al dezakezue, esaterako, esklerosi anizkoitza, kardiopatia iskemiko larria, nahasketa psikotikoak edo espondilitis ankilopoietikoa duten presoek jasaten duten sufrimendua?
Euskal preso politikoengan, gainera, isolamenduaren edota araudi bereziaren aplikazioa gehitu behar zaizkio.

PERTSONA GUZTIEK DUTE OSASUNERAKO ESKUBIDEA ETA GAIXOTASUNEN TRATAMENDUA ZEIN ZAINTZA AHALIK ETA ERA EGOKIENEAN JASOTZEKO ESKUBIDEA. Beraz, aipatutako errealitate horiek kezkatzen gaituzte eta horregatik aldarrikatzen dugu euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitzea eta osasun arloan legeek diotena betetzea. Aldi berean dei egiten dugu Donostian hurrengo urriaren 15ean, 17:00etan SAREk deitutako manifestazioan parte hartzera.
Guk salatzen dugu, eta zuk?

LARRIKI GAIXORIK DAUDEN PRESOAK ETXERA! Giza Eskubide guztiak guztientzat!
Oarsoaldeko Sare Herritarra, 2016ko urriaren 10ean


Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare