Soraluzeko hainbat zinegotzi eta alkate ohiek 70 urtetik gora dituzten preso eta exiliatuen giza eskubideen aldeko adierazpena sinatu dute.

agerraldia_sare_soraluze
Soraluzen EAJ, PSE-EE, EA, ezker abertzalearen plataformetan eta EH Bilduko zinegotzi eta alkate izan diren 44 herritarrek agerraldia egin dute gaur goizean Soraluzeko antzokian. Sinatu duten adierazpenean, arrazoi humanitarioengatik, 70 urtetik gora dituzten Eloi Uriarte Diaz Gereño eta Sebas Etxaniz Alkorta soraluzetarren eskubideak errespeta daitezela eskatzen dute, Uriarteri erbestetik itzultzen utzi eta Etxani espetxetik atera dezatela eskatuz.
  • Eloi Uriarte Diaz de Gereñok (iheslaria) 74 urte ditu. Miarritzen bizi da eta 42 urte daramatza etxera bueltatu ezinik.

  • Sebas Etxaniz Alkortak 73 urte ditu. Jaiotzez elgoibartarra da, baina Soraluzera ezkonduta dago. Preso dago Asturiasko Villabona kartzelan, eta legearen arabera, dagoeneko, baldintzapeko askatasunean egon behar luke.

Adierazpenean eskatzen da, 70 urtetik gora edo gaixotasun larriak dituzten preso eta erbesteratutako pertsonen  giza-eskubideak errespetatu daitezela. 2016ko martxoan Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Oreretako alkateek sinatu zuten adierazpen bera da.
Ekimen hau, preso, iheslari eta deportatuen giza-eskubideen alde diharduen Soraluzeko Sare Herritarrak bultzatu du.

ADIERAZPENA


ASKATASUNAZ GABETUTAKO PERTSONAK LARRIKI GAIXO EDO ADINDUNEN GIZA ESKUBIDEEN APLIKAZIOAREN ALDE
Idatzi hau sinatzen dugunok uste sendo bat partekatzen dugu: pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatu behar dira. Guztiok ditugu eskubide horiek, bai eta askatasunaz gabetuta daudenek ere.
Gainera, ideologia desberdinekoak garen pertsonak ere gure herrian larriki gaixo dauden edo 70 urte baino gehiago duten presoak izateak batzen gaitu. Hau izanda egoera, eta beren eskubideak errespetatzen ez direnez, dagokigun erantzukizunagatik eta arrazoi humanitarioengatik besterik ez bada ere, gure jarrera adierazi nahi dugu eta eskatu pertsona horiek kartzelatik ateratzeko, bai eta egoera berean dauden gainerako guztiak ere.
Lau arrazoik bultzatzen gaituzte jarrera honetara:

[Lehenengo arrazoia] Pertsonen duintasuna errespetatzea, bai eta askatasunaz gabetuta daudenena ere. Guk nahi dugun gizartean botere publikoek pertsona ororen giza duintasuna errespetatzen dela zaintzen dute, iruditzen zaigulako giza duintasunaren printzipio gorena urratzen duen gizarteak ez duela gizakia bera errespetatzen eta gabezia demokratikoa ikaragarriak dituela. Pertsonaren duintasunaren aurkakoa da gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat kartzelan mantentzea tratamendua jasotzeko egokiak ez diren baldintzetan.
[Bigarren arrazoia] Zigor jasangaitzen aurka adierazten dugun jarrera da, ez zigorra ezartzerakoan soilik, baizik eta baita zigorraren garapenean ere. Gaixotasun larria eta sendaezina duen pertsona bat askatasunez gabetuta edukitzeak suposatzen du giza duintasunaren printzipioa urratzea, eta kasu askotan zigor bikoitza da, askatasunez gabetutako pertsona horren sufrimendua eta, ondorioz, zigorra bera ere, espetxeratutako beste edozein pertsonarena baino askoz ere handiagoa baita.
[Hirugarren arrazoia] Egoera hauetan legezkotasuna zorrotz aplikatu behar litzateke eta ez dira hala egiten ari, arlo juridikotik haratago doazen hainbat arrazoirengatik.
[Laugarren arrazoia] Azkenik, gure ustez gaixotasun larria eta sendaezina duen preso bati espetxetik ateratzeko aukera ukatzeak zigorraren birgizarteratzeko printzipioa urratzen du. Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1991ko urteko memoriak adierazten zuen gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen kasuan askatasunez gabetzeko zigorrek ez dutela betetzen helburu nagusia, alegia, zigortutakoa birgizarteratzea. Zigortzeko helburua besterik ez du ia agonian dagoen norbait kartzelan mantentzeak, ez du zentzurik birgizarteratzera bideratzea agonizatzeko eta hiltzeko besterik kartzelatik irtengo ez den norbait.
Hartara, bergizarteratze-printzipio honek are garrantzi handiagoa du euskal gizartean bakea eta bizikidetza eraikitzeko saiakera honetan. Inolako zalantzarik gabe, eta ikuspegi politikotik, bakea egonkortzen laguntzen duelako eta premiarik gabeko sufrimendua saihesten duelako, horrek ez baitu gizarte berrirako bidea zaildu besterik egiten. Alabaina, ikuspegi juridikotik ere garrantzitsua da, jada ez baitago arrazoirik Estatuko Administrazioaren ustez herritarren segurtasunerako arriskutsua izan daitezkeenik, eta eskubidea ezin delako errealitate sozial berri horretatik bereizi, eta horren arabera interpretatu behar delako. Hartara, ez luke behar eragozpen politiko edo legalik kartzelatik ateratzeko gaixotasun larriak eta sendaezinak edo 70 urte baino gehiago dituzten presoak.
Azkenik, adierazi nahi dugu konpromiso irmoa dugula pertsona ororen giza eskubide guztiak defendatzeko eta eraikitzeko gizarteak ikusi nahi duen egoera demokratikoa; bakea eta bizikidetza oinarri dituena.

SINATZAILEAK


AIZPURU EGUREN, Jose Francisco
AKIZU AIZPIRI, Roke
AKIZU ORMAZABAL, Jesus Mª
ALBERDI ETXANIZ, Fernando
ALDAZABAL BASAURI, Iker
ARGARATE MAIZTEGI, Ramon
ARGARATE UZIN, Mikel
ARIZAGA URIZAR, Jose Luis
ARLUZIAGA ARIZNABARRETA, Hiart
ARRIBILLAGA ASKASIBAR, Cristobal
ARRIBILLAGA BERETXINAGA, Xabier
ARTOLAZABAL ARLUZIAGA, Jesus Mª
AZCONA MIGUEL, Marino
BADIOLA QUINTANILLA, José Luis
BASAURI LETE, Jose Angel
DE CASTRO LETE, Lorea
ELIZBURU MUNIOZGUREN, Santos
ETXEBERRIA ARIZAGA, Mª Rosa
GABILONDO LUGARIZARISTI, Francisco Javier
GALARRAGA ARANA, Luis Felipe
GALLASTEGI ALDAZABAL, Ramon
GARMENDIA ONDARRA, Xabier
HERNALTES GABILONDO, Jose Joaquin
IÑURRIETA LABAIEN, Xabier
ISASTI ARZUAGA, Nerea
KORTABARRIA ARANBURU, Luis Mª
LACUESTA DE LA FUENTE, Larraitz
LARRAÑAGA ORBEA, Etzozi
LARREATEGI AZURMENDI, Unai
MAIZTEGI ABOITIZ, Regina
MORO ZURIARRAIN, Jose Agustin
MURO PEREZ DE HEREDIA, Monika
MURO VELASCO, Pablo Mauricio
NARBAIZA AZKUE, Maite
OCARIZ REMIREZ, Mª Angeles
PEREZ TEMPRANO, Nerea
PRIETO OREGI, Aitor
SANTIAGO ARIZAGA, Mikel
TARDIO CHANO, Jose
TREBIÑO GALARRAGA, Bittor
TXURRUKA MADINABEITIA, Lourdes
UNAMUNO ARANBURU, Ainhoa
VALERO ALBERDI, Pilar
ZABALA ARRIETA, Nagore

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare