Tolosako udalak bere babesa adierazio Sareri, Sare Tolosak aurkeztutako mozio baten bidez

Gaur arratsaldean Tolosako udaletxean burutuko den plenoan, Tolosako SARE-k aurkeztutazko mozioa onartu da EAJ/PNV eta EH BILDUren 16 aldeko botorekin, eta PSOEko zinegotzi bakarraren abstentzioarekin.

Bide batez, Tolosako udalean ordezkatua dauden alderdi politikoekin bilera bat egiteko eskaera egin dugu. Bilera horretan, SAREren helburuen, dinamiken eta asmoen berri emateaz gain, ideologia eta ideia politiko ezberdinen gainetik elkarlanerako gure erabateko prestutasuna azalduko dugu. Izan ere, gaur egun horrenbeste sufrimendu sortzen duten eskubide urraketen aurrean, bai euskal presoen dispertsioa eta urrunketak, bai eta larriki gaixo dagoen Manu Azkarate Tolosako presoaren egoerak, ezberdinen arteko elkarlana eskatzen du. Behingoz egoera hau gaindituz; giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen bidean pausuak ematen jarraitzeko.


Aurkeztutako mozioa:

Sare, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak Tolosako Udalak ondorengo mozioa eztabaidatu eta onartzea eskatzen du:

Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Aretoak 103/17 (1-3-2017)  Autuan ebatzi du, Sarek jarritako apelazio-helegitea ez

onartzea. 104 000€ konfiskatu zituen Guardia Zibilak 2015eko urtarrileko manifestazioaren ondoren. Aretoak, berriz, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela arguditu du ebazpenean.

2015eko urtarrilean presoen eskubideen defentsan Bilbon nazio manifestaldi jendetsua burutu zen, bertan euskal gizarteak pertsona hauen eskubideen errespetua ozen aldarrikatu zituen. Manifestazio horretan, parte hartu zuten gizabanakoek beren borondatez gastuen ordainektarako emaniko dirua espainiako Guardia Zibilak konfiskatua izan zen.

Manifestaldia antolatzeko behar izan ziren montai, ekipo, eta bestelako gauza guztiak ordaintzeko ezinbestekoa zen herritarrek emaniko diru kopuru hori. Diru guzti hau, 104,000 € hain zuzen, konfiskatua izatean, ezinezko egin zaio sareri zor guzti hauei aurre egitea.

Ondorioz, 2015. urtean egindako lapurretaren egunetik, SARE zorretan dago hainbat enpresekin, eta erabaki honekin, SARE ito nahi dute. Baina argi daukagu SAREk aurrera egin behar duela eta herri honek, konponbiderantz pausoak emateko, presoen eskubideak errespetatzea behar beharrezkoa dela ozen esan nahi du, eta SAREk horretan lagundu nahi du. Giza eskubideen errespetua, oinarrizko pauso bat izan behar delako, eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek horrela sentitzen duelako, SAREk sentsibilizazio guzti horiek elkartzeko eta aktibatzeko lanetan jarraitzeko erabakia eta konbentzimendua dauka.

Horregatik, eta egoera ekonomiko zail honi aurre egiteko, elkartasun astea martxan jarri dugu. 2015. urtean egin bezela, orain ere jendartearen babesa eta elkartasuna behar degu. SAREa ehuntzen jarraitu behar dugu, eta horretarako denok sare honen parte sentitu behar gara, eta ahal dugun heinean gure aletxoa jarri.

Presoen eskubideen defentsan, asko dira landu ditugun eskubide urraketak ezberdinetan, jaso ditugun babes eta konpromisoak. Bereziki urrunketa, larriki gaixoen egoera eta zigorren batuketen aplikazio eza izan dira gure jardun nagusiak, eta eskubide hoiek errespetatzetik urruti gaude egun. Horregatik lanean jarraitu behar dugu eta zuen laguntza behar dugu, denon laguntza egoera ekonomiko honetatik atera eta bidean jarraitzeko.

Horrela, norbanakoen aletxoa eskatzen ari garen bezala, erakunde, udal eta bestelako eragileen laguntza eskatzea ere  beharrezkoa da. Kasu honetan,  Udalei, herri bakoitzetik manifestaldi horretara antolaturiko autobusetan joandako pertsona bakoitzeko euro bat eskatzen ari da Sare.

Tolosaren kasuna, egun horretan 7 autobus irten ziren, guztira 385 lagun.

Guzti hau kontutan hartuz, Tolosako udalak ondorengoa onartzea eskatzen du Sarek:

  • Tolosako Udalak pertsona guztien eskubideen aldeko aldarriarekin bat egin eta Sarek lan egiten duen preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideak errespetatzea eskatzen du.
  • Tolosako udalak bere elkartasuna adierazten dio Sareri eta bera ekonomikoki ittotzeko eraso hau gaitzesten du.
  • Egoera ekonomiko gogor honi irtenbide emateko, egun horretan Bilboko manifestaldira joaniko pertsonen kopurua adina € Sareri diru laguntza moduan ematea onartzen du, kasu honetan 385 €.
  • Mozio honen berri Euskal Herriko komunikabide desberdinei zabaltzea adosten du.

Tolosako Sare

2017/3/22

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare