Sare Herritarrak agerraldia egin du gaur Gasteizko bere egoitzan, martxoaren 24an Ibaetako Barriola Aretoan (Donostia) egingo duen urteroko Batzar Orokorraren berri eman eta lehen graduaren baitan euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriek hauengan duten muturreko eraginaren inguruan hitz egiteko, Xabier Reyren heriotza oinarri hartuta. Sarek, martxoaren 24an hegoaldeko kidegoarekin batera egingo duen batzarrean, ikasturteko balorazioa egin eta ikasturte berrirako erronka eta dinamikak erabakiko dituena adierazi du.iza eskubideen alorrean lan egiten duten hainbat pertsona bildu ditugu gaur Estibalitzeko santutegian, eremu horrekin lotutako hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko.

Sare Herritarrak agerraldia egin du gaur Gasteizko bere egoitzan, martxoaren 24an Ibaetako Barriola Aretoan (Donostia) egingo duen urteroko Batzar Orokorraren berri eman eta lehen graduaren baitan euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriek hauengan duten muturreko eraginaren inguruan hitz egiteko, Xabier Reyren heriotza oinarri hartuta. Sarek, martxoaren 24an hegoaldeko kidegoarekin batera egingo duen batzarrean, ikasturteko balorazioa egin eta ikasturte berrirako erronka eta dinamikak erabakiko dituena adierazi du.

Bigarren gaiari eutsiz, Sarek presoei bigarren gradua ukatzea Estatuak harturiko erabakia salatu du, hain zuzen ere, ukazio horretan, lehen gradua mantentze eta iraunkortzea baita Xabier Rey muturreraino eraman duten urruntze politika eta isolamendua ahalbidetzen dituena.

Bego Atxa eta Joseba Azkarraga, Sareko bozeramaileak, euskal presoen %94a lehen graduan aurkitzen dela salatu nahi izan dute “kartzelara sartzen direnetik, aske geratzen diren arte, kondena bere osotasunean bete ostean” eta egoera hau, euskal presoei soilik aplikatzen zaiela azpimarratu “espetxean diren preso arrunten %1,5ari soilik dago lehen graduan, egoera hau, une baterako baino ez baita ezartzen euskal presoen kasuan ezik”.

Horrekin batera, gogorarazi nahi izan dute, Reyren heriotza lazgarriaren aurrean, ezinbestekoa dela erdigunera ekartzea egun 33 euskal presok bizi duten egoera, euren senide eta lagunengatik urrunduak izateaz gain, Xabier Rey moduan, isolamendu erregimen pean aurkitzen direlako, honek dakartzan ondorio kaltegarri guztiekin, tamalez ikusi ahal izan dugun moduan.

Azkarraga eta Atxak emakume presoen egoera berezitua ere azpimarratu nahi izan dute, egun Estatu espainiarrean preso diren 12 emakume, 12 espetxetan sakabanatuta daudela adieraziz, bakartuak, kiderik gabe.

Sare Herritarrak gogorarazi nahi izan ditu ere EPPKk azken urteetan eman dituen urratsak eta horien aurrean Estatu espainiarraren partetik jasotako erantzun eza. “Presoen kolektiboak Espetxe Zuzendaritzak ezarritako ardatzak jarraitzea erabaki izan dutenean, gradu aldaketei edota gerturatzeen inguruan eginiko eskari oro ukatu egin zaizkie ETA desegin artean kontuan izango ez direla argudiatuz. Exijentzia hauek, aldiro aldiro gehitzen doazen exijentzia hauek, Estatuaren mugimendu eza justifikatzeko aitzakia bilakatzen ari dira eta ez dute herri honek bizitako muna eta gatazka luzarazi baino egiten. Exijentzia hauek ez daude inongo legedietan jasoak, eta ezin dira Estatuaren beraren legea ez betetzeko argumentu izan. Izan ere, bere burua demokratikotzat duen Estatu batek ezin du justizia nahieran ezarri, motibazio alderdikoi edo mendekatzaileak jarraituz, eta ezin du bere legediaren gainetik igaro, gizarte zibilarekin batera, hauxe baita boterea kontrolatzeko dagoen mekanismo bakarra”.

Zentzu honetan, Sarek Europaren eta Espainiaren beraren legedia betetzeko eskatzen dio beste behin ere Gobernuari. “Xabier Reyren heriotzak zio objetiboak ditu: Kartzea sistema gizagabea baten ondorio zuzena da, pertsonaren anikilazioa bera bilatzen duen sistema batena, pertsona heriotzaraino eramaterainokoa”.

Azkarraga eta Atxak agerraldia Sarek martxoak 24ean ospatuko duen Batzar Orokorrari mentzio eginez amaitu dute, bertan egoera honekin amaitzeko proposamen zehatzak landuko dituztela ziurtatuz eta 2018. urtea guztion batasunera urtea izan behar dela aldarrikatuz, behin betikoz giza eskubideen urraketa hauekin amaitzeko.