Sare eta Salhaketak antolatuta, zigorra jatorritik urrun betetzeak dakartzan ondorioak aztertzeko jardunaldiak Iruñean.

Espetxeen Lege Organiko Orokorrak bere 12. artikuluan dio ezen “establezimenduen kokapena izendatuko diren lurraldeen barnean finkatuko du espetxe administrazioak. Nolanahi ere, lurralde bakoitzak espetxe beharrei erantzuteko eta zigortuen deserrotzea saihesteko establezimendu aski izan dezan ahalegina eginen da”.

Legeak berak finkatzen dio, bada, administrazioari presoak, zigorra beren jatorritik urrun betetzea ahal den neurrian saihestuz, deserrotzea saihestu beharra. Arau orokor hori salbuespenezkoa bilakatu da Espetxe Administrazioak presoek zigorra beren jatorrian edo beren familia errotzea duten tokian betetzeko eskubidea ia salbuespen bihurtu baitu, eta horrek presoei erabateko deserrotzea ekartzen die.

Zigorra gizarte ingurunetik urrun, presondegian sartu aurretik pertsonak bizileku zuenetik urrun, betetzeak bidegabekeria eta arazo handiak ekartzen ditu, ahaide eta hurbilekoen bisita aukera murriztea eta bisitak ahaide eta hurbilekoen gehiegizko ahalegin pertsonal eta ekonomikoarekin egin behar izatea eta, gainera, askatasuneko bizitzara itzultzeko prozesua ikaragarri zailtzen du.
Estatuko Gobernuak emaniko kopuruen arabera, 2017ko otsailaren 9an 200 ziren estatuko hainbat espetxetan zigorra betetzen ari ziren nafarrak edo Nafarroan erroturiko lagunak.

Gainera, 14 gutxienez dira zigorra Frantziako estatuan betetzen ari direnak.

Jardunaldi hauek zigorra jatorritik urrun betetzeak ekartzen duen horren oraingo errealitatea ezagutarazi nahi dute, bai lehen pertsonako kontakizunen bidez bai hainbat ikuspegi profesionaletatik ikusita. Baina proposamenak egiteko aukera ere egonen da, beharbada berriak ez izan arren urruntzea bukarazteko beharrezkoak baitira.

Jardunaldiak maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izanen dira Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia, 2, Iruña), 19:00etatik 21:00etara.

MAIATZAREN 31, 19:00etan

– Mertxe Txibite, preso ohia
– Preso ohi baten ahaidea
– Patricia Moreno: legelaria
– Ana Laura Gil: psikologoa
– Irakasle bat

EKAINAREN 1a, 19:00etan

– Libertad Francés: SALHAKETA NAFARROA-ko koordinatzailea
– SARE HERRITARRA
– Juanje Soria: Foro Soziala
– Josu Beaumont: abokatua eta preso ohia

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare