Oiartzungo Sare herritarrak hasiera eman dio Motxiladun umeek euren gurasoekin hazteko duten eskubidearen lanketari

Oiartzungo Sare herritarrak hasiera eman dio Motxiladun umeek euren gurasoekin hazteko duten eskubidearen lanketari eta elkarlanari. Horretarako, 20 bat lagun elkartu dira Bibliotekan eta Sarek herrian bertan dinamika nola gauza lezakeen aztertu dute, parte hartzaile guztiek badute haur eta nerabeekin loturarik: psikologo, hezitzaile, guraso, irakasle, kirol arduradun, ikasle ….

Hasteko, ume horiek duten “motxilaren” esanahia argitu, eta orain arte Euskal Herri mailan eginiko azterketaren nondik norakoak azaldu dira. Segidan “Motxiladun umeak eta gu” bideo ikusteko aukera izan da. Eta azkenik, gizartean eta Oiartzunen zehazki, zer-nola egin hausnartzeko tartea izan da.

Hurrengo bilera abenduaren 14an izango da, eta aurrera begirako lanak zehaztuko dira. Gure txiki eta nerabeek duten motxilaren zama arinduko dugu, lortuko dugu!

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare