Kandelaz osatutako mosaikoa abenduaren 9ko mobilizazioarekin bat egiteko

Frantzian euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politikaren amaiera eskatzeko Abenduaren 9an Parisen egingo den mobilizazioari babesa emateko euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Iruñerriako Sare Herritarrak datorren abenduaren 1ean, Ostirala, 18:30etan Iruñeko Gaztelu Plazan eginen duen Kandelen Mosaikoaren berri eman nahi dugu.

Kandelaz osatutako mosaiko honetan bakearen artisauen eskua eta “A9 Denak Parisera” esaldia osatuko dira. Ondoan jendea kandelekin egongo da eta guzti hau osatzen den bitartean zuzeneko musika eta hitzarteak egingo dira kioskotik.

Auzolan erraldoi eta herritarraren bitartez eszenatoki berri bat sortu nahi dugu eta horretarako guztiak beharrezkoak eta ongietorriak gara. Egun espetxeratuak dauden pertsonen eskubideak urratzen dituen eta urteetan sufrimendu y min handia sortu duen gatazkaren konponbiderako urratsak emateko momentua da.

Iruñerriako herritarrak gonbidatu nahi ditugu mosaiko honetara eta Abenduaren 9an Parisera joateko antolatu diren autobusetan izena ematera. Gatazkaren konponbidean urratsak emateko lehentasunezkoa da itxirik gabe ondorioak konponbidean jartzea. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratze bidean hau, urrats garrantzitsua ere bada. Frantzian egin liteken presioak mugiarazi ditzakelako estatu espainiarrak momentu honetan erakusten duen blokeo eta itxikeria.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare