Azken asteetan, arrazoi ezberdinak medio, larriki gaixorik dauden euskal presoen gaia berriro albiste izan da.

Batetik, Jaiki Hadi elkartearen azken informeak preso hauen kopuruak eginiko igoera ikaragarria nabarmentzen zigun, 22 euskal preso direlarik jada zerrenda hau osatzen duten euskal presoak.

Bestetik, Aitzol Gogorza, Ibon Iparragirre, Manu Azkarate eta Oier Gomezen egoerak direla eta, alarma guztiak piztu direla esan izan dugu; eta hori dela eta, hainbat eta hainbat herrietan, aldarrikapen ekimen ezberdinak antolatu izan ditugu.

Eta azkenik, gizatasunik gabeko, “IIPP” espetxe erakundearen barne zirkular baten berri ere jakin izan dugu.

Arrazoi guzti hauek, gure kezka areagotzea eragin dute; eta hori dela eta, beste behin, mobilizazio jendetsu baten premia dagoelakoan gaude.

Izan ere, 2016 amaieran eritasun larriekin espetxean zeuden euskal presoen kopurua 11 lagunetan zerrendatzen bagenuen, egun 22 lagunekoa izatera igaro izana kezkagarria delakoan gaude. Finean, hilabete gutxian kopurua bikoiztu izanak zer pentsatua eman behar liguke guztioi.

Zer pentsatua, eta kezka handiz gainera. Azken asteetan, Aitzol Gogorza eta Manu Azkarate ospitalizatuak izateak; Ibon Iparragirre birritan erasotua izateak, edota aita bere alboan hiltzen ikusi ondoren, inolako artatze medikurik egin gabe berriro Madrilera urrundua izateak;

Baina bereziki, gaur Gasteiztik, bere jaioterritik, Oier Gomez-en egoera larria nabarmendu nahi dugu. Oierren bizia arriskuan da. Metastasidun tumore txarra du, eta bere egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote: “Presondegian egotearekin batera ezina da” dio ospitaleko medikuen txostenak.

Egoera hauek gutxi balira, “IIPP”-ren barne zirkularrak gure kezka oraindik gehiago areagotzera garamatza. Bertan larriki gaixorik diren euskal presoak, soilik heriotzaren atarian aurkitzen direnean askatuko dituztela adierazten da. Gogor salatzen dugu, beste behin, beraien legedien eta nazioarteko itunen gainetik, salbuespeneko legedia eta mendekua oinarri izaten jarraitzea oraindik orain. Gizatasunik eza hizpide izaten jarraitzen du espetxe politika honek.

Guzti honegatik, euskal jendarteari mugitzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Hori dela eta, apirilaren 8an manifestazio orokorra antolatu dugu Gasteiz-en, Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera lelopean. Gure nahia, ahalik eta jendetsuena izatea da. Preso hauekin egiten dihardutena, bidegabea, injustizia handikoa eta gizatasunik gabea baita.

Deialdi hau gorpuzte aldera, martxoak 14ean goizeko 11:00tan Donostiako ospitalaren aurrean elkarretaratzea, eta arratsaldez hainbat herrietan kontzentrazioak egitera deitzen dugu ere.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Sare advierte de la gravedad de la situación del preso enfermo Oier Gómez

Sare ha denunciado la grave situación de Oier Gómez, que continúa preso pese a padecer un tumor maligno con metástasis. La red ciudadana ha convocado una manifestación para el próximo 8 de abril en Gasteiz bajo el lema «Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera!». Además, este martes celebrarán concentraciones en difenrente localidades de Euskal Herria, la cita de la mañana tendrá lugar a las 11.00 frente al Hospital Donostia.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Manifestaziora deitu du Sarek apirilaren 8rako, larriki gaixo dauden presoen alde

Oier Gomezen egoera “oso larria” dela ohartarazi du Sare plataformak, eta salatu du 22 direla dagoeneko larriki gaixo dauden presoak. Datorren astearte goizean elkarretaratzea egingo dute Donostia ospitalearen aurrean.

Jarraitu irakurtzen

> EITB

Larriki gaixo dauden presoen alde manifestatuko da Sare Gasteizen

Apirilaren 8an egingo den manifestazio horren aurretik, elkarretaratzeak egingo dituzte martxoaren 14an, Donostia ospitalearen aurrean eta beste zenbait udalerritan.

Jarraitu irakurtzen