Aranjuezeko espetxean diren euskal presoen egoeraz solastu du Maitane Sagastume preso ohiak

Estatu espainiarrean bi dira ama presoentzako moduloak edo espetxe berezituak, Valentziakoa bata eta Aranjuezekoa bestea. Bietan daude euskal presoak. Aranjuezekoan zehazki, lau euskal preso politiko daude haien haurrekin. Espetxe barruko bizi-baldintzek ordea, okerrera egin dute nabarmen azken boladan eta horregatik, presoek eta haien seme alabek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzeko lan taldea sortu dute kanpoan. Lan talde horretan buru-belarri ari da lanean Maitane Sagastume preso ohia. 23 urte eman zituen preso Sagastumek eta berak ere espetxea eta amatasuna zer den lehen pertsonan ezagutu du. Horregatik, modu berezian inplikatu da Aranjuezeko emakume presoen aldeko dinamikan.

[otw_shortcode_button href=”http://www.info7.com/2015/01/07/elkarrizketa-maitane-sagastume/” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-mic” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Entzun elkarrizketa[/otw_shortcode_button]

Egilea: Info7 irratia