Prentsa

Manu Azkareteren askatasunaren aldeko adierazpena aurkeztu zuten pasa den larunbatean

Manu Azkarate, larriki gaixorik dagoen euskal preso tolosarraren askatasuna eskatzeko adierazpena aurkeztu zuten hainbat herritar ezagunek

ADIERAZPENA

LARRIKI GAIXORIK  DAUDEN PRESOAK ASKATU! MANU ETXERA!

Gibelaren inguruan dagoen Porta zainean duen kabernoma (tumorazio antzeko zerbait, baina ez da txarra) da Manu Azkaratek duen gaixotasuna. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.

Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.

Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Manuren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.

1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere arriskua saihetsezina da.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gogorarazten digun bezala, Osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat izateko eskubidea, pertsona guztien oinarrizko eskubidea da. Beraz, pertsona orok, osasun asistentzia egoki baterako sarbidea izan behar du, eta tratu duin, justu eta humanoa jaso beharko du.

Gaixo dauden presoak, pertsonak izateagaitik soilik, beraien osasun eskubidea aitortua eta errespetatua izan behar dute, pertsona horiek tratu duin eta humanoa jasotzeko eta osasun asistentzia egokia izateko eskubidea dute, nahiz eta preso egon.

Larriki gaixorik dauden presoen kasuan, Manuren kasua tarteko, beraien bizia arriskuan dago, oso larri daude, eta premiazkoa dute askatasuna, ondorio larriagorik gerta ez dadin. Kartzelako berezko baldintzak oso gogorrak dira eta barruan ezin dute tratamendu egokirik jaso, horregatik lehenbailehen etxean behar dute.

Giza eskubideen adierazpen unibertsalean jasotako bizitza eskubidea urratzen du Espainiako eta Frantziako kartzela-politikak; ez da zilegi gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan edukitzea.

Giza eskubideak ideologia ororen gainetik daude, pertsona orori dagozkigu, baita kartzelan daudenei ere. Eta horiexek defenditzen jarraituko dugu.

SINATZAILEAK


  • Javi Hernando (famili-medikua)
  • Iñaki Arratibel (kirol-medikua)
  • Alhoa Karrera (famili-medikua)
  • Xabier Mitxelena (famili-medikua)
  • Mikel Belloso (famili-medikua)
  • Alberto Izagirre (kardiologoa)
  • Iñaki Artola (pelotaria)
  • Eugenio Lopetegi (ibarra sokatira lehendakaria)
  • Patxi Renobales (Intxurre futbol)
  • Ainhoa Artolazabal (txirrindulari ohia)
  • Martxelo Otamendi (kazetaria)
  • Enrike Rubiños “Vendetta” (musikaria)
  • Jon Arruabarrena (musikaria)
  • Aiora Zulaika “pirritx” (pailazoa)
  • Kike Amonarriz (aurkezlea)
  • DJ Bull (diska jartzailea)
  • Elixabete Nosellas (dantza)
  • Oihana Iguaran (bertsolaria)
  • Julen Telleria (aurkezlea)
  • Laida Zubillaga (LAB)
  • Juan Mari Arozena Lopetegi (barku kapitaina, jubilatua)
  • Joxe Luis Arzallus (preso ohia)
  • Axun Lasa (Joxean Lasaren arreba)
  • Cristina Iruretagoiena (Luis “Suni”ren arreba)
  • Jose Inazio Goikoetxea “Fiti” (preso ohia)

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare


sare-albistea

Las nuevas mayorías en Madrid y Euskadi pueden cambiar la ley de excepción

Las nuevas mayorías en Madrid y Euskadi pueden cambiar la ley de excepción


«Nuestra labor es agrupar en la necesidad de acabar con el alejamiento de presos a personas confrontadas en el pasado»

La red ciudadana en favor de los derechos de los presos de ETA, Sare, y su portavoz, Joseba Azkarraga (Agurain, 1950), trabajan en la organización de la gran manifestación por los presos que suele abrir el año en enero. Su reto es ensanchar a nuevos sectores políticos y sociales el apoyo a demandas como el fin de la dispersión, explica el exconsejero de Justicia del Gobierno Vasco.

+ Jarraitu


sare-albistea

Euskal presoak hurbiltzearen aldeko herri jardunaldiak egin dituzte Baionan

Euskal presoak hurbiltzearen aldeko herri jardunaldiak egin dituzte Baionan. Bildutako ideiekin dinamikak sortu nahi dituzte Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko ahalik eta herri zein sektore gehienetan.


Nola eman bukaera euskal presoen sakabanaketari? Zein dinamika prestatu horretarako? Nori zuzenduta? Eta zein helburu zehatzekin? Ez dira inolaz ere erraz erantzun daitezkeen galderak, baina horiei aurre egiten saiatu ziren atzo Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko dozenaka lagun, Bagoaz-ek Baionako Lan Burtsan antolaturiko jardunaldietan. Goiz oso batez talde txikitan eztabaidatzen aritu ondotik, proposamen zehatzak ere egin zituzten, eta horiekin guziekin «tresna kutxa» bat sortzea dute helburua, presoak hurbiltzearen aldeko dinamikak sor daitezen herriz herri eta gizarteko sektore ugaritan.

+ Jarraitu


sare-audio

"Gurea egiten jarraituko dugu, elkartasuna ez da delitua"

Teresa Toda Sareko bozeramalea elkarrizketatu dugu Faktorian. Auzitegi Nazionalak abiatutako ikerketaz hitz egiteko.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/3310664/teresa-toda-sare--auzitegi-nazionala-ikerketa--euskadi-irratia/?utm_campaign=General&utm_medium=PODCAST&utm_source=Faktoria" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-mic" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Elkarrizketa entzun[/otw_shortcode_button]


sare-audio

"La actitud de España no es propia de un estado democrático''

Joseba Azkarraga, Portavoz de Sare, denuncia en Ganbara "actitudes no democráticas del Estado español" y subraya que Sare "no tiene actividad delictiva". La Audiencia Nacional ha pedido una investigación sobre este moviemiento en favor de los derechos de los presos.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/irratia-online/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-mic" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Entzun elkarrizketa (gaztelaniaz)[/otw_shortcode_button]


sare-iritzia

Amplitud y diversidad por los derechos de los presos

La comparecencia de Sare ayer en Bilbo para dar a conocer su intención de acudir a Europa a denunciar la situación que padecen los presos y presas vascos y sus familiares fue un reflejo del apoyo mayoritario de la sociedad vasca a la defensa de los derechos de esos presos y presas, algo ya sabido. Sin embargo, el respaldo público mostrado a la red ciudadana por tantas personas de tan diversos ámbitos y tendencias ideológicas permitió visualizar la amplitud y pluralidad de ese apoyo. Y también la pequeñez del sector que apuesta por impedir un escenario de resolución para cuyo logro el fin de la situación de esos presos es asunto principal. Un  sector cada vez menos relevante, pero poderoso por contar con los resortes y la capacidad de imposición de dos estados.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/iritzia/editorial/amplitud-y-diversidad-por-los-derechos-de-los-presos" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]