Prentsa

sare-iritzia

Definizioak

Frantziako Gobernuak hainbat neurri hartu izan ditu preso ohi eta iheslarien aurka. Hona hemen horietako bakoitzaren definizioa, Maritxu Paulus Basurko abokatuaren azalpenari jarraiki.

Konfinamendua

Hiri batean bizitzera behartzeari erraten zaio konfinamendua. Asignazio ere deitzen zaio. Hiru mota egon daitezke:

Administratibo hutsa. Estatuaren erabakiz izaten da, ez epailearen aginduz. 70eko eta 90eko hamarkadetan, maiz taldean konfinatzen zituzten iheslariak.

Debeku juridikoagatik. Euroagindu ezeztatu bat eta Frantzian bizitzeko debekua uztartzen direnenean gertatzen da. Horixe gertatu zaio Oier Oari.

Epailearen aginduz. Epaileak zuzenean erabaki dezake neurri gisa konfinamendua ezartzea. Ez da maiz gertatu.

Departamendu batzuetan bizitzeko debekua

Frantziako zenbait departamendutan bizitzeko debekua ezartzen diete epaileek preso ohiei. Hala egon zen Filipe Bidart.

Egilea: Berria


sare-albistea

Kalean, baina oraindik preso

Espetxetik atera arren, herrira itzuli ezinik da Oier Oa preso ohia, Sartrouvillen bizitzera behartua. Halako neurri ugari ezarri izan ditu lehenago ere Frantziako Gobernuak: konfinamendu edota departamenduetako debekuek gizarteratzeko oztopoak ezartzen dizkiete preso ohi eta iheslariei.

Kondena beteta, eta kalean; baina etxera itzuli ezinik. Hala daukate Oier Oa preso ohia, eta hala izan dituzte urteetan hainbat preso ohi eta iheslari Euskal Herritik urrun kokaturiko Frantziako hirietan. Batzuetan, konfinatuta: hots, hiri batean bizitzera behartu, eta haren eremutik atera ezinik. Eta bertze batzuetan, berriz, departamendu ugaritan bizitzeko debekuarekin —tartean, Euskal Herritik hurbil daudenetan—.

[otw_shortcode_button href="http://www.berria.eus/paperekoa/1839/008/001/2015-05-27/kalean_baina_oraindik_preso.htm" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

Sakabanaketaren jatorria eta geroa

Laura Mintegi. Gaur8

"Batzuen eta besteen armek ez dute lortu militarki irabaztea. Guda-zelaian lortu ez den garaipena, beste eremu batean irabazi beharko da orain, kontaketaren eremuan, hain zuzen ere."

Sarritan sakabanaketaz hitz egiten da iraganeko hondarra balitz bezala. Esan egiten da etapa berriari ez dagokiola, gaur egungo garaietan anakronikoa dela, eta honez gero gehiegi ari dela luzatzen sakabanaketaren amaiera, egun ez baitauka inolako zentzurik.

Zoritxarrez, ez da horrela, sakabanaketa ez da iraganari soilik dagokion politika ankerra. Sakabanaketa, egun, geroko estrategiaren zutabe funtsezkoa da. Horregatik ez dago asmorik desagerrarazteko, geroko politikarako etekinak eman ditzakeelako.

Egia da oso une berezian jarri zela martxan, 1989 urtean, alegia. Euskarri teorikoa urte batzuk lehenagokoa da, 1980ko Lege Antiterroristan eta, batez ere, 1983ko ZEN Planarean, Zona Especial Norte, ezarritakoa. Lege Antiterroristaren hainbat artikulu ez-konstituzionalak zirenez, 1983ko otsailean, Jose Barrionuevo PSOEko Barne Ministroak ZEN plana diseinatu zuen Lege Antiterroristan legez kanpo utzi ziren ideiak berriz hartu eta bestelako neurriak ere gehitzeko, neurri politikoak, sozialak, legalak eta polizialak, terrorismoari aurre egiteko asmoz.

Neurrion artean, garrantzi handia eman zitzaion komunikazioari eta gizartean eman beharreko mezuari. Besteak beste, esaten zuen herritarrak konbentzitu behar zirela (eta bereziki presoen senideak) atxilotuek tratu duina jasotzen zutela.

[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-05-02-07-00/hemeroteca_articles/sakabanaketaren-jatorria-eta-geroa" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]


sare-albistea

«Denok aktibatzen bagara, sakabanaketa amaitzea lortuko dugu»

Nazio batzarra egingo du Etxerat elkarteak bihar, Iruñean; ohi ez bezala, jende guztiari irekia. Babesa eskatu du. Eragile ugarik erantzun dute, eta elkarlanean segitzeko bide bat irekiko dute.

[otw_shortcode_button href="http://www.berria.eus/paperekoa/1761/006/001/2015-05-02/denok_aktibatzen_bagara_sakabanaketa_amaitzea_lortuko_dugu.htm" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Elkarrizketa irakurri[/otw_shortcode_button]

Egilea: Berria


sare-audio

Larriki gaixo dauden presoak hizpide

Larriki gaixo dauden presoek jasotzen duten asistentzia medikua eta sikologikoaren inguruan aritu dira Fernando Arburua eta Oihana Barriosek Info7 irratian.

[otw_shortcode_button href="http://www.info7.com/2015/04/30/larriki-gaixo-dauden-presoak-hizpide/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-mic" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Elkarrizketa entzun[/otw_shortcode_button]


sare-audio

Ikasketak eta kartzela

Espetxean ikastea ez da erreza, gai hori landu dugu Galtzetan Gordetzeko azken saio honetan. Bi gonbidatu izan ditugu, gaia bi ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko helburuz.  Gurean izan da Eneritz Gorritxategi, lehengusua frantziako espetxean duena. Eta bigarrena Iñaki Zabaleta,UPV-EHUko katedraduna.

[otw_shortcode_button href="http://www.info7.com/2015/04/29/galtzetan-godetzeko-ikasketak-2/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-mic" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Irratsaioa entzun[/otw_shortcode_button]

Egilea: Info7 irratia


sare-iritzia

Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu | Xabier Soto

Pasa den apirilaren 21ean, Deustuko unibertsitatera joan nintzen EH Bildu, PSE, EAJ eta PPren Donostiako alkatetzarako hautagaaien arteko mahai-inguruan publiko bezala parte-hartzeko.

Nahiz eta antolatzaileen arauak urratu ahal izan nituen, ikasle ez izanda hitza hartzean, eta nire galderaren helburua alderdikoi bezala gaizki interpretatu zitekeen arren - El Mundok egin zuen moduan-, uste dut merezi izan zuela; izan ere, iruditzen zait presoen egoera gazteen artean ezagutarazteko, eta batez ere, gai honen inguruan alderdiek dituzten posizioak pentsa daitekeena baino hurbilago daudela erakusteko balio izan zuela.

Nire hitz-hartzean, Donostian eraildako ehun pertsona baino gehiago izan zirela aipatu, eta erailketak burutu, lesioak eragin edo kalte material hutsak sortu dituztenei eragindako minaren aitortza eskatu beharraz hitz egin ondoren; hautagaiei galdegin nien ea zer eskaintzen zieten 66 preso donostiarrei, zeintzuk sakabanatuak izan diren (Estrasburgoko Auzitegiaren epaiak urratuz); horietako bat konfinatua izan den (Espainiar Konstituzioan aipatzen den birgizarteratze helburua baztertuz); gutxienez zortzi Segiko kide izateagatik kartzelaratuak izan diren (Entzutegi Nazional beraren ondorengo sententziak urratuz, non inkomunikazio-aldian lortutako polizia-aitorpenetan soilik oinarrituta inor ezin dela kartzelaratu adierazten den); pertsona bat (Arkaitz Rodriguez) Bateragune kasuagatik kartzelaratua izan den, bere egoerara kartzelan egoteagatik pairatutako mugikortasun arazoak gehituz; eta beste bat (Carlos Trenor) Egin-eko Administrazio Kontseiluko kide izateagatik kartzelaratua izan den, kasu honetan 70 urte baino gehiago dituela kontuan hartuz eta beraz, egungo Zigor Kodea aplikatuz baldintzapeko askatasunean egon behar lukeela gehituz. Era berean, galdetu nuen ea zer eskainiko zuketen donostiar presoren batek gaixotasun larri eta sendaezin bat pairatuko balu, kasu honetan ere egungo legedia urratuko baitzen.

 

[otw_shortcode_button href="http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/bakerako-bidean-sakabanaketarekin-amaitu" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

Egilea: NAIZ


sare-albistea

Gaixo dauden presoen egoeraz solasaldia

bon Fernandez Iradi herriko presoaren lagunek solasaldia antolatu zuten bart kultur-etxean. Honetan gaixotasun larria espetxean bizitakoa den Iñaki Erro preso ohia izan zen hizlari eta berarekin batera Jabi Hernando medikua.

Iñaki Errok bihotzeko gaitz larria izan zuen eta espetxeko sendagile eta funtzionarioekin orduan egon zen harreman eta tratuaz mintzatu zen bart kultur-etxean Ibonen Lagunak taldeak antolatutako solasaldiaren baitan. Honen esanetan, “mediku eta gaixoaren artean ez da konfiantzarik egoten eta horrek ez du bermatzen zaintza eta zerbitzu ona”. Esaterako, urgentziazko eta gaueko mediku zerbitzua orokorrean, txarra dela esan zuten eta botikina espetxe askotan “zaharra eta eskasa”.

Ospital penitentziarioak eta atentzio espezializatua ordea, ez dela txarra aipatu zuten bi hizlariek. "Txarrena" dira froga medikuak egiteko baldintzak, trasladoa, nola sartzen den kontsultara, esplorazioan poliziak egotea, medikuarekin intimitate eza. “Mingarria da”.

Hernandok esan zuen "kalean gaixo egotea astuna bada. Espetxean dena astunagoa da, beste gaixotasun baten iturburua ere izan daiteke". Izan ere, “gaixotasunen aurrean, izugarrizko bakardadea sentitzen du presoak, ez balitz beste preso batzuen babesagatik, psikologikoki oso zaila da eramatea”.

[otw_shortcode_button href="http://txintxarri.eus/albisteak/gaixo-dauden-presoen-egoeraz-solasaldia-12249/" size="medium" bgcolor="#ff4b44" icon_type="general foundicon-plus" icon_position="left" shape="square" text_color="#fff" target="_blank"]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

Egilea: Txintxarri.eus