Definizioak

Frantziako Gobernuak hainbat neurri hartu izan ditu preso ohi eta iheslarien aurka. Hona hemen horietako bakoitzaren definizioa, Maritxu Paulus Basurko abokatuaren azalpenari jarraiki.

Konfinamendua

Hiri batean bizitzera behartzeari erraten zaio konfinamendua. Asignazio ere deitzen zaio. Hiru mota egon daitezke:

Administratibo hutsa. Estatuaren erabakiz izaten da, ez epailearen aginduz. 70eko eta 90eko hamarkadetan, maiz taldean konfinatzen zituzten iheslariak.

Debeku juridikoagatik. Euroagindu ezeztatu bat eta Frantzian bizitzeko debekua uztartzen direnenean gertatzen da. Horixe gertatu zaio Oier Oari.

Epailearen aginduz. Epaileak zuzenean erabaki dezake neurri gisa konfinamendua ezartzea. Ez da maiz gertatu.

Departamendu batzuetan bizitzeko debekua

Frantziako zenbait departamendutan bizitzeko debekua ezartzen diete epaileek preso ohiei. Hala egon zen Filipe Bidart.

Egilea: Berria