Gaixo dauden presoen egoeraz solasaldia

bon Fernandez Iradi herriko presoaren lagunek solasaldia antolatu zuten bart kultur-etxean. Honetan gaixotasun larria espetxean bizitakoa den Iñaki Erro preso ohia izan zen hizlari eta berarekin batera Jabi Hernando medikua.

Iñaki Errok bihotzeko gaitz larria izan zuen eta espetxeko sendagile eta funtzionarioekin orduan egon zen harreman eta tratuaz mintzatu zen bart kultur-etxean Ibonen Lagunak taldeak antolatutako solasaldiaren baitan. Honen esanetan, “mediku eta gaixoaren artean ez da konfiantzarik egoten eta horrek ez du bermatzen zaintza eta zerbitzu ona”. Esaterako, urgentziazko eta gaueko mediku zerbitzua orokorrean, txarra dela esan zuten eta botikina espetxe askotan “zaharra eta eskasa”.

Ospital penitentziarioak eta atentzio espezializatua ordea, ez dela txarra aipatu zuten bi hizlariek. “Txarrena” dira froga medikuak egiteko baldintzak, trasladoa, nola sartzen den kontsultara, esplorazioan poliziak egotea, medikuarekin intimitate eza. “Mingarria da”.

Hernandok esan zuen “kalean gaixo egotea astuna bada. Espetxean dena astunagoa da, beste gaixotasun baten iturburua ere izan daiteke”. Izan ere, “gaixotasunen aurrean, izugarrizko bakardadea sentitzen du presoak, ez balitz beste preso batzuen babesagatik, psikologikoki oso zaila da eramatea”.

[otw_shortcode_button href=”http://txintxarri.eus/albisteak/gaixo-dauden-presoen-egoeraz-solasaldia-12249/” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

Egilea: Txintxarri.eus