Erresilientzia

Arantza Aldezabal | 2015/04/22 |

Erresilientzia (edo iraunkortasuna) ekologian maiz aipatzen den kontzeptua da, eta espezie-komunitateen eta ekosistemen egitura eta funtzionamentu orekatuarekin erlazio zuzena du. Erresilientzia, asaldura (edo perturbazio) jakin batek sortarazi dituen kalteei aurre egin eta jatorrizko egoera orekatua berreskuratzeko gaitasuna da.