Milaka pertsonek parte hartu dute Durangoko manifestazioan.

Durangon, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak askatzeko eskatuz eguerdian burutu dugun manifestazioa oso jendetsua izan da. Bi mila lagun inguruk “Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera” leloarekin bat eginik Durangoko kaleak zeharkatu ditu, besteak beste, “etxean nahi ditugu libre eta bizirik”, “Giza Eskubideak non daude” eta “gaixo larriak etxera” ohikatuz. Ondoren, ekitaldian, egoeraren larritasuna nabarmendu dugu. Teresa Toda eta Maika Tameron Sareko ordezkariek Euskal Herritik jendarteak zein erakundeek egindako eskaerei entzungor egiten dioten Madril eta Parisko agintarien jarreraren aurrean, denon indarrak batzearen garrantzia ere aldarrikatu dute: “Behar beharrezkoa da indarrak batzea, hemen elkartu garen guztiona eta baita etorri ez diren guztiena ere. Iñurrien lanarekin segi behar dugu, soilik horrela lortuko baitugu harriak mugitzea”.

 

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta dispertsio politikarekin amaitzeko eskaera zabala da euskal jendartean, erakundeek ere sarri aldarrikatu dute; bakearen eta konponbidearen aldeko urrats garrantzitsua izango litzateke. Baina, Madril eta Parisko gobernuek entzungor segitzen dute, kartzeletan sufrimendurik ez da arindu eta beraz, argi adierazi dugu oinarrizko eskubideei egiten zaizkien erasoei erantzuten eta urraketak salatzen jarraituko dugula. “Guztiok batera tiratuta lortuko dugu etxera ekartzea.”

 

Jakina da kartzela politika arintzeko ez dutela Gobernuek, ez asmorik ez borondaterik. Ozen salatu dugu eguerdiko ekitaldian giza eskubideak urratzen jarraitzen dutela, _horren adibide latzena da gaixorik egon arren preso dauzkatenen egoera_ eta hori aldatzeko, komeni dela herritar gehiagok bere ekarpena egitea. “Gutako bakoitzak gure eremuan egin behar dugu lan, gure lagun artean lehenengo, eta baita inguruan, lankide, eskola edo unibertsitateko kide zein gure auzoko bizilagun guztien artean. Horiek guztiak aldarrikapen honi lotuta soilik lortuko dugu erronka, eta utziko dute gaixo diren presoak kartzela. Aukerak izango ditugu parte hartzeko. Abenduaren 10ean Giza Eskubideen adierazpen unibertsalaren 67 urteurrenean hainbat herritan burutuko ditugu ekimenak. Eta urtarrilaren 9an manifestazioak Bilbon eta Baionan, “Mugitu daitezen harriak. Euskal Presoak Euskal Herrira. Giza Eskubideak, konponbidea eta bakea” leloarekin.

> Pretsan bildutakoak

> NAIZ

Reivindican en Durango la puesta en libertad de los presos gravemente enfermos.

Unas 2.000 personas han secundado, según el recuento de GARA, la manifestación convocada por Sare para reivindicar la puesta en libertad de los presos gravemente enfermos. Han remarcado la importancia de aunar esfuerzos alrededor de esa reivindicación.

Jarraitu irakurtzen

> BERRIA

Manifestazio jendetsua egin dute Durangon, gaixo dauden presoak aska ditzatela eskatzeko.

Sare plataformako bozeramaile Teresa Todak dei egin die herritarrei urtarrilaren 9an Bilboko eta Baionako mobilizazioetan parte har dezaten.

 

Jarraitu irakurtzen

> EITB

‘Gaixo dauden presoak etxera ekartzeko’ deia egin du Sarek Durangon.

“Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera” lelopean, manifestazioa egin dute milaka lagunek.

Jarraitu irakurtzen

> Deia

Sare llama a aunar esfuerzos para “traer a los presos enfermos a casa”.

Alrededor de dos mil personas, según los organizadores, han secundado la manifestación convocada por Sare que ha recorrido al mediodía las calles de Durango para pedir la excarcelación de los presos de ETA con enfermedades de gravedad.

Jarraitu irakurtzen