Bruselak Espainiari gogorarazi dio “derrigorrezkoa” dela beste estatuetako zigorrak aitortzea

Europako Justizia, Kontsumo eta Berdintasun komisarioak Espainiari ohartarazi dio martxoaren 15a baino lehen jakinarazi behar duela nola txertatu duen bere legerian Europako Batzordeak 2008an onartu zuen zigorrak batzeari buruzko zuzentaraua.

EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaori erantzunez gogorarazi du hori Vera Jourova komisarioak. Izan ere, EAJk Europako Batzordera jo zuen, zigorrak batzearen derrigorrezkotasuna “desaktibatzeko” asmoz PPk Espainiako Senatuan aurkeztutako zuzenketa baten harira. Bilbaok ohartarazi zuen Espainiak eginiko egokitzapenak ahalbidetu egiten zuela beste estatu batean betetako zigorra aintzat ez hartzea.

[otw_shortcode_button href=”http://www.berria.eus/albisteak/107948/bruselak_espainiari_gogorarazi_dio_derrigorrezkoa_dela_beste_estatuetako_zigorrak_aitortzea.htm” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]