Albisteak

Dispertsioarekin amaitzeko lurrikara osatu dute Gasteizen!

 

Arratsaldeko 18:30tan abiatu dira Desanparadasetik dispertsioaren harresia botatzeko. 

“Astindu, mugitu, dipertsioarekin amaitu!” lelopean Florida Parkean amaitu da Gasteizko lurrikara, argi efektu eta guzti.

800 lagun inguru elkartu dira Gasteizen  dispertsioaren harresiak eroriarazteko. Florida parkeko kisokoan amaitu den ekitaldi labur baten bitartez, bertan bildutakoek egindako zarata eta mugimenduak sortu duen energiari esker, kartzelako harresiak botatzea lortu dute.

Bertan bildutako energia positiboaz, dispertsioarekin amaitzeko lanerako gogotsu atera da jendea.  Gasteizen sentitu den lurrikara hau ordea, Almeria edo Villepinten ere sentiarazi beharra dagoela adierazi dute ekitaldian. Eta orain, aurrera egin eta espainia eta frantziako "fallak" mugiarazi beharra dagoela azaldu dute oholtzara igo diren lagunek. Jendartearen presioa beharrezkoa da falla hori mugitzeko.

Pirotekniak ere izan du bere tokia eta ekitaldia Bilboko urtarrileko mobilizazioan parte hartzeko gonbidapenarekin amaitu da.