Albisteak

Sare Orereta-Errenteria Zintzilik irratian egongo da

Hilabetean behin dispertsioari buruz, presoen eskubideen inguruan... arituko gara.


Foro Sozialak Eusko Legebiltzarrari aurkeztu dizkion gomendioen inguruko Sareren iritzia

Sarek Foro Sozialak Eusko Legebiltzarrari aurkeztu dizkion gomendioen inguruko bere iritzia plazaratu nahiko luke lerro hauen bitartez.


SAREk antolatutako Ibarretxeren hitzaldira ehunka lagun gerturatu dira

Ikusmina sortu du herrian lehendakari ohiaren hitzaldiak. 300 lagunetik gora bildu dira Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia aditzera. Baita hainbat kazetari ere.

Azken asteotako gertakariak aipatu ditu bertan, Gorenaren erabakia, Jaque-Mate operazioa, espainiar epaileen egoera,…

Orain bai! Giza eskubideak hizpide hartu dituen hitzaldiaz gain, Hondarribiko Sarek, herrian dispertsioaren eraginaz egindako bi ikusentzunezko ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek. Ekitaldia kantuz amaitu dute, areto guztiak espreski bertarako egin dituzten bertsoak abestu ditu.

Aurkezleek bertaratutakoei gogorarazi diete dispertsioaren liburuxkak zituztela irteeran. Eta ssko izan dira Sarekide fitxak betez Sarekide egin direnak ere. Sarea ehuntzen jarraitzeko gonbidapena zabalik da jada Hondarribian.

Gaur bildu diren lagunei ere, aurkezleek gogorarazi nahi izan diete zein den, gaur egun, Sareren egoera.

Milaka eta milaka argi-izpiren borondatea jaso genuen urtarrilaren 10eko mobilizazio hartan. Dispertsioarekin amaitzeko borondatea, helburu hori lortzeko norberak eman dezakeen borondatea.  Baita bere poltsikotik eskainitako borondatea ere.

Borondate hori, bi egun beranduago, konfiskatu zuen Guardia zibilak. Ondoren egin genuen agerraldian adierazi genuen bezala, norberak eman dezakeen laguntza hori izan dadila dirua eraman zuten horientzako erantzuna.

Eta horrela izaten ari da. Zinez eskertu beharreko ahalegina. Guztion artean lor dezakeguna espero genezakeena baina handiagoa izaten ari da, sarea gero eta gehiago indartzen ari denaren seinale. Zoritxarrez, behar den horretara gerturatzen ari bagara ere, ez da nahikoa mobilizazioaren antolaketak izan zituen gastu ekonomiko guztiei erantzuteko.

Ea, ahalik eta lasterren, gastu guzti horiek ordaindu ahal izatera iristen garen! Datorren otsailaren 2a jarri nahi izan dugu kontu korrontean ekarpena egiteko azken egun. Asteburu osoa duzue azken ekarpenak egiteko, ingurukoei berri emateko, ahal duzuen borondate hori bideratzeko. Benetan eskertzen dugun milaka lagunen borondatea.

Aurrera begira ere jartzeko momentuan gaude, sarea osatzeko, hedatzeko, handitzeko, eta zabaltzeko erronkari eutsi eta dispertsioaren liburuxka lau haizeetara zabaltzeko erronkari. Bide horretan ere laguntza ekonomikoa ezinbestekoa izango da, guztion artean egindakoak eta bildutakoak hauspotuko du eta herritarrona den sarea. Gu guztiok, auzolanean eta eskuz esku egingo dugunak.

Zu ere zara beharrezkoa, noski baietz!

Ehundu dezagun bada, guztiok elkarrekin, SARE herritarra.