Dispertsioa, EPPK-ko emakumeen bizipenetatik

Oihana Etxebarrieta | 2014/11/06 |

2014ko Iraileko Etxeraten datuen arabera, momentu hauetan, 476 pertsona daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan (EPPK) eta horietatik 67 dira emakumeak. Dispertsioaren ondorioz, Frantses zein Espainiar estatuko edozein kartzeletara bidali dituzte presoak, etxetik gertu egoteko duten eskubideari muzin eginez.