Dispertsioarekin amaitzeko “giza-sarea” osatuko dute ostiralean Bilbon

Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea dute xede apirilaren 17tik 19ra Sare dinamika herritarrak antolatu dituen hamaikatxo ekimenek.

Norbanakoek bezala herri edota auzo bakoitzak ahal duen neurrian egingo du bere ekarpena”, batzuk azkarrago eta besteak motelago, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, garrantzitsuena denok elkarrekin egitea da”, diote Saretik.

Apirilaren 17tik 19ra, herri batzuetan Sare aurkeztuko da, beste batzuetan Sarekideak egiten hasiko dira, eta “ziur Dispertsioaren liburuxka konpartitzeko aitzaki gisa erabiliko duen herririk izango dela”. Guztiak helburu berak lotzen dituela: “Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea”.

[otw_shortcode_button href=”http://uriola.eus/bilbo/1428913448298″ size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]