Dispertsioaren aurkako ekintzaz josiko du Euskal Herria Sarek asteburu honetan

Dispertsioaren amaitzeko eta preso gaixoen etxeratze azkarra eskatzeko Euskal Herri osoan ekimenak antolatu ditu Sarek.

Apirilaren 18 eta 19an herritarrek osatutako sarea indartu nahi dute: “Elkarrengana gerturatu gaitezen, egunero egiten dugun bezala euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen, eta dispertsioarekin amaitu ahal izateko, ideiak trukatzea eta adostasunak topatzea”.

“Saretik bizikidetzari eskua luzatu nahi diogu. Akordioari. Aurrera pausoak elkarrekin emateari gatazkaren konponbide justu bat topatzeko. Atea itxi nahi diegu konfrontazio eta aurkaritzan temati jarraitzen duten horiei”, adierazi dute herri mugimenduko kideek.

 

[otw_shortcode_button href=”http://www.argia.eus/albistea/dispertsioarekin-amaitzeko-sarea-zabaldu-nahi-du-sarek-asteburu-honetan” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]