Dozenaka ekitaldi antolatu ditu Sarek astebururako, sakabanaketa amaitzeko asmoz

Egungo espetxe politika aldatzeko “euren esku dagoen guztia” egiteko eskatu die plataformak Frantziako kontsulatuari eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari.

Bilbon egin du agerraldia Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak. Jose Morales Sareko kideak lehentasunezkotzat jo du euskal presoak sakabanatzeko politika amaitzea, “giza eskubideen urraketa oso larria” dela argudiatuta.

Moralesek gogorarazi du Sare “Euskal Herri osoan zehar” ari dela egunero lanean, eta, haren esanetan, lan hori ikusarazteko asmoz antolatu dute astebururako ekitaldi sorta.

[otw_shortcode_button href=”http://www.berria.eus/albisteak/110074/dozenaka_ekimen_antolatu_ditu_sarek_astebururako_sakabanaketa_amaitzeko_asmoz.htm” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#ffffff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]