«Egoera krudelean bizi gara»

«Ez da erraza Andoni Zengotitabengoaren egoera azaltzea». Hitz horiekin laburbildu du Iera Abadiano bikotekideak Elorrioko (Bizkaia) presoa gaur egun dagoen «muturreko» egoera. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan da Abadiano, Iñaki Goioaga abokatuarekin eta Haizea Barandiaran psikologoarekin batera. Presoak eta sendiak duten«sufrimendua» amai dadin «laguntza» eskatu diote ganberari. Zengotitabengoak bost urte daramatza Lisboako Monsanto espetxean, Portugalek segurtasun gorenerako duen kartzelan. Bizi-baldintza gogorrak ditu, muturrekoak, eta ia ezinezkoa du familiarekin harremana mantentzea. «Egoera krudelean bizi gara», azaldu du Abadianok, hunkituta. Samina arintzeko urratsak egiteko eskatu die legebiltzarreko taldeei: «Ez gara etorri ezer berezia eskatzera, soilik haren eta gure giza eskubideak errespetatuak izan daitezen irtenbidea bilatu dezazuen nahi dugu».

[otw_shortcode_button href=”http://www.berria.eus/paperekoa/1791/008/001/2015-02-27/egoera_krudelean_bizi_gara.htm” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]