Ekainaren 10ean “Motxiladun Umeak” dokumentala proiektatuko da Madrileko Teatro de Barrio antzokian.

Orain, Giza eskubideak eta bizikidetza:

Ekainaren 10ean Madrilen ETBk Motxiladun umeen inguruan eginiko Ur Handitan programa proiektatuko da. Saio honetan ama, aita edo biak espetxean dituzten haurrei espetxeak eta urruntze politikak nola eragiten dien kontatzen dute Xabier Madarigak elkarrizketatzen dituen adin-tarte ezberdina duten haurrek. Haur hauek asteburuero ehunka kilometro egitera behartuak daude ama, aita edo biak espetxean ikusi ahal izateko.

Proiekzioa amaitzean mahai ingurua egingo da eta bertan Joseba Azkarraga (SAREko bozeramailea), Xabier Madariaga (Ur Handitan saioaren aurkezlea) eta Peru del Hoyo, (Espetxean, etxetik ehunka kilometrora hil zen Kepa del Hoyoren semea).

Aurkezle lanetan Beatriz Talegón egongo da (Kazetaria eta Politikaria)