Ekainaren 17an jendartea konponbidean parte hartzeko kanpaina berria abiatuko dugu

Euskal jendarteak, Apirilaren 8aren ondotik sortu den egoera berri hau ezin dugula alferrik galtzen utzi uste degu SAREtik. Eremu politiko eta sozial ezberdinetatik, ETAri bakearen eta elkarbizitzaren bidean pauso gehiago emateko eskaera egin da behin eta berriz. Armagabetzearen pausua, duela denbora emateko aukera egongo zen, baldin eta Gobernuak ez luke modu ordenatu batean emateko prozesua boikoteatuko. Gizarte zibila izan da, gobernu batek hartu beharreko ardurak hartu dituena. egoera antzekoak bizi izandako beste herrialdeetan gertatu ez den moduan. Beraz, apirilak 8koa, euskal jendartearen garaipen bat izan da, denbora luzean egindako ahalegin handi baten ondorioa. Hamarkadak iraun duen sufrimenduari amaiera emateko helburuarekin aurrera egin nahi duen gizarte baten garaipena. SAREk euskal jendarteari sarean lan egiten jarraitzeko beharra zabaldu nahi dio, gure herriak bizitako gatazkak ekarritako ondorio guztiei amaiera emateko. Ondorio hoiek, biktimak dira, alde guztietako biktimak, baina baita konponbiderako klabeak diren preso, iheslari eta deportatua ere. Gizartearen zati bat, oraindik ez da konsziente gatazkaren arazoa oraindik amaitu ez dela, ez ETAk bere jarduera armatua amaitu zuenean, ez eta armagabetzea eman denean, ez eta, gertatzen baldin bada, disoluzioa ematen denean erez. Armagabetzeak, elkarrekin pausoak emateko balio behar du, amankomunean daukaguna bilatu eta aurrera egiteko. Duela egun batzuk eman zen argazkia, talde politiko zein sindikal ia guztiak zeuden argazkia, ezin da egun bateko kontu batean gelditu. Euskal jendartearen gehingo zabal baten islada izan behar da. Eta horregatik, eragile politiko eta sindikal guztiei dei egiten diegu, eremu honetan elkarlanean gabiltzan beste eragileei bezela, ahots batez zabal dezagun aurrera egiten jarraitu behar degula beharrezko elkarbizitza bat lortu ahal izateko. Horretarakon SAREk, ekainaren 15ean 3 urte betetzen ditugula baliatuz, euskal gizarteari, talde politikoei, sindikalei, aldarrikapen egun batean parte hartzera dei egiten die, adostasun osoa duen BAKEA, GIZA ESKUBIDEAK ETA KONPONBIDEA lelopean igaroko den egun batetara. Donostian izango da, aldarrikapen egun bat bai, baina festa eta denek gozatzeko moduko egun bat, famili osoak parte hartzeko ekimenekin, eta gizartearen alderik zabal eta anitzenekin, eremu ezberdinetako pertsonekin, kirolari, kulturgile….SAREri bere ibilbidean lagundu dioten pertsona ezberdinekin Ekitaldi zabal bat izango da, etorkizuna itxaropenez eta ilusioz ikusi nahi dugun guztiontzako ekitaldi anitz bat.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare