Gaur, apirilak 8, Oroimenen Erradiografia 1937-2017 aurkeztu dugu, ekitaldi baten bitartez. 80 urtetan Gernikan eta inguruko herrietan izandako preso eta iheslarien datuen bilduma bat burutu dugu eta dossier forma eman diogu. Hainbat sarekidek egindako lanari esker informazio anitza eta ugaria jaso izan dugu eta gaur horrelako emaitza bat eskutartean izateko aukera badugu, beraiei esker da, hein handi batean. Eskerrik asko zuei!

Oroimenen Erradiografia, funtsean, datu base bat da. Bi norabidetan eraikia: jakin bagenekien datu guztiak eskuratzea ezinezkoa izango genuela, eta horregatik amaitu gabea dela aitortzen dugu. Zentzu horretan, inork bertan azaltzen ez den daturen bat balu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genioke. Aldi berdinean, euskarri honen zabalpenaren bitartez, Gernikaren oroimenari gure ekarpena eskeini nahi izan diogu, hainbat pertsonek urte eta hamarkada ezberdinetan pairaturiko giza eskubideen urraketa sistematikoaren erradiografia baten osaketarekin. Eta noski, amaitu gabea ere bada, gaur egun preso dauden pertsonen etxeratzea gauzatu gabe dagoelako. Lanean jarraituko dugu bai fitxategi honetako hutsuneak betetzen jarraitzeko eta Gernikako hainbat etxetan dauden hutsuneak guztion artean betetzeko ere.

Hemendik aurrera, Oroimenen Erradiografia hilabete honetan zehar burutuko diren ekitaldi guztietan zehar presente egotea izango da gure nahia eta ahalik eta zabalpen gehien izateko bideak jarriko ditugu: eskuz eskuz euskarri fisikoa konpartituz, oroimenari loturiko eragileei lan tresna bezala eskainiz, Gernikako hainbat leku publiko eta kolektiboetan egotea bultzatuz eta gure atarian (www.saregernika.eus) pdf-an deskargatzeko aukera izanda.
+ INFORMAZIOA

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare