Orereta-Errenteriako zinegotziek Aitzol Gogorza, larriki gaixorik dagoen euskal presoaren askatasunaren aldeko adierazpena egin zuten.

OSASUN ESKUBIDEA PERTSONA ORORENTZAT

Gaur,apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna den honetan, Errenteriako Udaleko alderdi politiko ezberdinetako hainbat hautetsi bildu gara, pertsona ororentzat osasun eskubidea aldarrikatzeko.

OMS-k (OrganizaciЧn Mundial de la Salud), 1948 urteko bere eraketan onartutako definizioan, osasuna erabateko ongizate fisiko,mental eta sozialaren egoera dela dio. Ez soilik gaixotasunik eta minik ez edukitzea.

Definizio hori gurea eginez, bildu gara gaur; gure herrikidea den Aitzol Gogorzak bizi duen egoera larriak kezkatzen baikaitu. Aitzolek Desoreka Obsesibo Konpultsiboa du, baita depresio aldia eta autolisis arrisku handia ere. Gaur egun, Basauriko espetxean dago, eta azken urteotan 28 aldiz ospitalaratu dute bere gaixotasunaren ondorioz. Horien artean, 2 ingreso, biriketako tronbo baten eraginez izan dira.

Gure iritziz, Aitzolen egoera ez dator bat bere espetxeko egonaldiarekin. Legearen arabera, 100.2 artikuluaren arabera hain zuzen ere, larriki gaixo dauden presoek espetxealdi arin bat edukitzeko eskubidea dute, haien gaixotasunarentzat aproposa den medikamentua jaso dezaten.

Gure ezberdintasun ideologikoak baztertu, eta giza eta osasun eskubideekiko esrrespetua hartu behar ditugu oinarritzat. Aitzoli 100.2 artikulua aplika diezaioten akdarrikatzen dugu, bizi duen egoera konplexu honi laguntza mediku aproposa eman diezaioten.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare

Jagoba Codok preso donostiarra jarraituko du, espondilitis ankilosantea izan arren

Jagoba Codok preso jarraituko du, gaixo larria egon arren. Espondilitis ankilosantea dauka Codok. Zoritxarrez berria ez den beste ankerkeria baten aurrean gaude, berriz ere. Gaixo larria eta preso egotea giza eskubideen urraketa garbia izateaz gain, legearen kontrakoa ere bada.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 14 hilabeteko zigor extra bat ezarri zion Codori, baina Espainiako Auzitegi Gorena zigor batuketa honen aurka agertu da orain. Gauzak horrela, ez ditu 14 hilabete gehiago bete beharko Codok, baina preso jarraituko du: gaixo larria eta preso.

jagobaEuskal presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko legediekin amaitu beharra dago.  Hasteko, euren bizitzaren kontrakoak direlako neurri hauek; eta berriz ere, senideak ere salbuespeneko egoeran kokatzen dituelako honek, azkenengo hauen eskubideen contra ere jokatuz.

Preso gaixoak gorroto eta mendekuan oinarrituta dagoen espetxe politika batean baino ezin dira kokatu. Eta bata zein bestearekin amaitu beharra dago; beharrezkoa da, premiazkoa da. Larriki gaixo dauden herritarrak ezin daitezke preso egon, eta espetxe politika ezin daiteke mendekuan edota gorrotoan oinarritu. Soilik horrela berma daitezke giza eskubideak.

Giza eskubideen defentsan laguntza behar dugu!

Gurekin parte hartu eta ekarpen ekonomikoa egin nahi baduzu SAREINA izatera gonbidatzen zaitugu. Izan Sare!

Izan Sare