“Giza eskubideak elkargune” Xabier Euzkitzeren iritzi artikulua

Azkoitiko Sareren aurkezpen ekitaldia izan genuen atzo izen ezin aproposagoa duen aretoan, Elkargunean. Une honetan ETAren indarkeriarekin lotutako azkoitiar bakarra dago preso, eta beste bi lagunek 30 urte baino gehiago daramatzate herritik urrun. Badira beste zenbait herritatik etorri eta egoera bertsua bizi dutenak ere baina, edozein gisaz, oso gutxi da beste zenbait herrirekin alderaturik. Azkoitiarren ekitaldia izan zen atzokoa, Euskal Herri mailako dinamikari hauspo eman nahi diona. Izan ere, ia 500 etakide daude oraindik kar-tzeletan, 77 espetxetan sakabanaturik. Batzuk oso urrun. Haien senideek milaka eta milaka kilometro egin behar izaten dituzte urtearen buruan. Ez dago politika hori justifika dezakeen arrazoibiderik, mendekua ez da arrazoibidea.

 

[otw_shortcode_button href=”http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/12/21/opinion/columnistas/ziritik/giza-eskubideak-elkargune” size=”medium” bgcolor=”#ff4b44″ icon_type=”general foundicon-plus” icon_position=”left” shape=”square” text_color=”#fff” target=”_blank”]Jarraitu irakurtzen[/otw_shortcode_button]

 

Egilea: Noticias de Gipuzkoa